(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Enplegua :
    • 90/2014 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duena, atalen azpiko unitate organikoen eta bulegoen mailan

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

90/2014 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duena, atalen azpiko unitate organikoen eta bulegoen mailan

 

(2014ko 52. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 15ean)

Zioen Azalpena

Martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutu berriak onetsi ziren. Horien ondorioz, zenbait aldaketa etorri dira, besteak beste egitura berri bat, erakunde autonomo horren eskumenak eta eginkizunak berriro antolatuz.

Martxoaren 20ko 19/2013 Foru Dekretuaren bidez estatutu horiek aldatu ziren; izan ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari eginkizunak esleitu zitzaizkion lan esperientziaren bidez lortutako gaitasun profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduren diseinuaren, koordinazioaren, kudeaketaren eta gauzatzearen arloetan.

Azkenik, otsailaren 12ko 18/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsi da horiek berriz aldatzea; izan ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eginkizunen artean lan arloko arau-hausteak zehatzeko ahalmena bildu da, Estatuko Administrazio Orokorrak ez badu beretzat gordea, baita atal mailako unitate bakar batean batzeko ahalmena ere Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako bi prestakuntza zentroen planifikazioa eta kudeaketa.

Foru agindu honen helburua da, horrenbestez, bulegoen egitura egokitzea foru dekretu horretan eta haren aldaketetan ezarritakora.

Aurrekoarekin bat, ikusirik Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuak eta Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuak horren alde emandako txostena, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, kontseilari bakoitzaren esku uzten baitu bere Departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena, agindu dut:

I. KAPITULUA. Kudeaketako Zuzendaritza

1. artikulua. Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.

Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoak, zuzendari kudeatzaileari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Kudeaketako dokumentazioaren artxiboa antolatu eta zaintzea.

b) Kudeaketaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko lan zentroen eta zerbitzu zuzendaritzen arteko informazioa eta komunikazioa prestatu eta koordinatzea.

c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zein batzordetan hartzen duen parte, haiek erregistratu eta jarraipena egitea.

d) Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin egindako akordio eta hitzarmenak artxibatzea.

e) Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emandako ebazpenen gaineko informazio sistema garatu eta hari jarraitzea, baita erakunde horrek proposatuta onesten diren foru aginduena ere.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

II. KAPITULUA. Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzua

2. artikulua. Behatoki Bulegoa.

Behatoki Bulegoak, Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari atxikirik, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Lan merkatuari buruzko eskualde, nazio eta nazioarteko iturrietako datuak bildu eta ustiatzea.

b) Lan merkatuari, enplegu kalitateari, lan harremanei eta abarri buruzko adierazleak eraiki eta aztertzea.

c) Nafarroako lan merkatuko adierazle nagusiekin datuen banku bat mantentzea, serie historikoekin.

d) Lan merkatuari buruzko txosten kuantitatibo eta kualitatiboak prestatzea.

e) Web atariaren bidez sortutako informazioa zabaltzea.

f) Lana beste behatokiekin koordinatzea, sareko lana bultzatuz.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

3. artikulua. Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.

Erregistro eta Langileriaren Bulegoak, Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako langileen espedienteei jarraipena egitea.

b) Lanaldia betetzeko kontrolaren sistema aplikatzea.

c) Gaixotasuneko gorabeherei, amatasunagatiko atsedenaldiari, lizentziei, eszedentziei, oporrei eta langileen araubidearen ondoriozko gainontzekoei jarraitu eta haiek kontrolatzea.

d) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko langileen berariazko prestakuntzaren jarduerak koordinatzea.

e) Administrazio prozesuei jarraitzea, baita Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Modernizazioarekin zerikusia dutenei ere.

f) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erregistroa eta artxiboak koordinatzea.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

4. artikulua. Kontabilitate Zentroaren Bulegoa.

Kontabilitate Zentroaren Bulegoak, Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuan sortzen diren gastu eta diru-sarreren espedienteei buruzko kontabilitatea kudeatzea, ezarritako kudeaketa sistema ekonomiko finantzarioaren aplikazioen bidez.

b) Espediente ekonomiko administratiboak tramitatzen laguntzea.

c) Laguntza teknikoa ematea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren informazio eta komunikazio sistemak behar bezala gara daitezen.

d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

III. KAPITULUA. Prestakuntza Zerbitzua

5. artikulua. Prestakuntzarako Metodologiaren Bulegoa.

Prestakuntzarako Metodologiaren Bulegoak, Enplegurako Prestakuntza Garatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Prestatzaileen prestakuntzarako jarduketak sustatzea.

b) Berrikuntza didaktikoa sustatu eta bultzatzea.

c) Zerbitzuak eta ekintzak proposatzea aditu eta prestatzaileen komunitatearentzat.

d) Lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuak garatzen laguntzea.

e) Laguntza eta aholkuak ematea prestakuntzarako kalitate planak ezartzeko.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

6. artikulua. Ikastetxeen Programaziorako eta Erregistrorako Bulegoa.

Programazio Bulegoak, Enplegurako Lanbide Prestakuntzako Programen eta Kalitate Jarraipenaren Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Prestakuntza beharrak aztertu eta lehenestea.

b) Parte hartze aktiboa izatea Europako funtsekin edo baliabide berekiekin finantzatutako programa eragileak prestatu, proposatu eta aurrera eramateko prestakuntza arloan.

c) Laguntzak eta diru-laguntzak emateko espedienteak aztertzen eta haiek ebazteko proposamena egiten laguntzea.

d) Prestakuntza programak kontrolatu, jarraipena egin eta ebaluatzea.

e) Aurreko letran aipatu programetan garatutako ekintzei eta duten parte hartzeari buruzko estatistikak aztertu eta analizatzea.

f) Enplegurako eta espezialitateetarako lanbide prestakuntzako zentroak aztertu, tramitatu eta baimen daitezen proposatzea.

g) Inskribatu eta egiaztatutako zentroen erregistroa kudeatzea.

h) Espezialitateen katalogoa eta profesionaltasunari buruzko ziurtagirien jarraipena, kontrola eta luzapena kudeatzea.

i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

7. artikulua. Prestakuntza Enpresan Bideratzeko eta Berariazko Programetarako Bulegoa.

Prestakuntza Enpresan Bideratzeko eta Berariazko Programetarako Bulegoak, Enplegurako Lanbide Prestakuntza Kudeatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Parte hartze aktiboa izatea prestakuntza programak jorratu, proposatu eta gauzatzen enpresetarako, talde jakin batzuetarako eta prestakuntza programak garatzen dituzten hitzarmenetarako.

b) Prestakuntza programak kudeatzea, enpresetarako eta talde jakin batzuetarako, baita prestakuntza ekintzak garatzeko lankidetza hitzarmenak ere.

c) Programa horietarako laguntza eta diru-laguntzei buruzko espedienteak aztertu, tramitatu eta ebazteko proposamena egitea.

d) Prestakuntza ekintzak kontrolatu, jarraipena egin eta ebaluatzea.

e) Programa horien ondoriozko ekintzen jarraipen ekonomikoa eta haiei buruzko estatistikak prestatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

8. artikulua. Prestakuntza Enpresatik Kanpo Bideratzeko Bulegoa.

Prestakuntza Enpresatik Kanpo Bideratzeko Bulegoak, Enplegurako Lanbide Prestakuntza Kudeatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Parte hartze aktiboa izatea langileentzako prestakuntza ikastaroetako programak prestatu, proposatu eta gauzatzen, sektoreko, sektorearteko, ekonomia sozialeko eta autonomoen eremuetan, erkidegokoak edo estatukoak izan.

b) Langileentzako prestakuntza ikastaroetako programak kudeatzea, erkidegokoak edo estatukoak izan.

c) Programa horietarako laguntza eta diru-laguntzei buruzko espedienteak aztertu, tramitatu eta ebazteko proposamena egitea.

d) Prestakuntza ekintzak kontrolatu, jarraipena egin eta ebaluatzea.

e) Programa horien ondoriozko ekintzen jarraipen ekonomikoa eta haiei buruzko estatistikak prestatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

9. artikulua. Zentro Berekien Bulegoa.

Zentro Berekien Bulegoak, Zentro Berekien eta Esperientziaren bidezko Egiaztapenerako Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Iturrondo Prestakuntza Zentroaren eta Energia Berriztagarrien eta Energia Eragimenaren Erreferentziako Zentro Nazionalaren (Enplegurako Prestakuntzaren Arloa) prestakuntza arloko ekintzak programatu eta gauzatzen laguntzea, baita Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin energia berriztagarrien sektorean adosten diren lan planak ere.

b) Teknikaren aldetik sustatzea zentro horien prestakuntza arloko ekintzak.

c) Zentroetan prestakuntza arloko jarduerei buruzko espedienteak aztertzen, tramitatzen eta ebazpen-proposamena egiten laguntzea.

d) Aipatutako zentroetan prestakuntza arloan gauzatzen diren ekintzak ebaluatzea.

e) Programa horien ondoriozko ekintzen jarraipen ekonomikoa eta haiei buruzko estatistikak prestatzea.

f) Bi zentroetako langileen zereginak antolatzea.

g) Atalburua ordeztea hura ez dagoenean.

h) Atalburuak agintzen dion antzeko beste edozein.

IV. KAPITULUA. Enplegu Sustapenaren eta Aukeren Berdintasunaren Zerbitzua

10. artikulua. Toki Entitateentzako Laguntzen Bulegoa.

Toki Entitateentzako Laguntzen Bulegoak, Enplegua Sustatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Laguntzen arloko informazioa, aholkuak eta laguntza teknikoa ematea toki entitateei, beste administrazioei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei.

b) Interes orokorreko edo sozialeko zerbitzuetarako edo obretarako, toki entitateek langabeei egiten dizkieten kontratazioei buruzko espedienteak tramitatzea.

c) Enplegu zerbitzu publikoen eta irabazi-asmorik gabeko entitateen arteko lankidetza programei buruzko espedienteak tramitatzea.

d) Toki garapena sustatzeko programei buruzko espedienteak tramitatzea: tokiko enplegu eta garapenerako agenteak; tokiko ekimenak enplegurako, eta merkatuko azterlanak eta toki sustapeneko kanpainak.

e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

11. artikulua. Enplegua Sustatzeko, Familia eta Lana Bateratzeko eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Bulegoa.

Enplegua Sustatzeko, Familia eta Lana Bateratzeko eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Bulegoak, Enplegua Sustatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Emakumezkoek enplegua lortzeko dituzten diskriminazioak desagerrarazteko programak sustatu eta garatzea.

b) Gazteen enplegua sustatzeko proiektuak kudeatzea.

c) Nekazaritzako aldi baterako langileei buruzko espedienteak tramitatzea.

d) Enpleguaren programa esperimentalei buruzko espedienteak tramitatzea.

e) Enplegu egonkortasunaren eta deklaratu gabeko enpleguaren erregularizazioaren aldeko ekintzak bultzatzea.

f) Enplegua eta Emakumea Batzordeko idazkaritza.

g) Emakumeak lan-munduan sartzen eta langileen laneko eta familiako eginkizunak bateratzen laguntzeko programei buruzko espedienteak tramitatzea.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

12. artikulua. Ekonomia Soziala Sustatzeko Bulegoa.

Ekonomia Soziala Sustatzeko Bulegoak, Enplegua Sustatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Lan-sozietate eta kooperatibetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko espedienteak tramitatzea.

b) Langabeziako prestazioa ordainaldi bakarrean emateko proiektuen bideragarritasunari buruzko txostenen gaineko espedienteak tramitatzea.

c) Ordainaldi bakarreko langabeziako prestazioaren ondoriozko Gizarte Segurantzaren kuotei buruzko espedienteak tramitatzea.

d) Informazioa eta aholkuak ematea aurreko letretan aipatu arloetako interesdunei.

e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

13. artikulua. Programa Berekien Bulegoa.

Programa Berekien Bulegoak, Enplegua Sustatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Enplegu autonomoa bultzatzeko enplegurako laguntza eta diru-laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea.

b) Informazioa eta aholkuak ematea aurreko letran aipatu arloetako interesdunei.

c) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

14. artikulua. Enplegurako eta Sustapenerako Programa Mistoen Bulegoa.

Enplegurako eta Sustapenerako Programa Mistoen Bulegoak, Aukera Berdintasunerako Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Sustapen eta garapeneko unitateekin, lantegi eskoletako eta enplegu lantegietako taldeekin eta entitate sustatzaileekin koordinatzea.

b) Sustapen eta garapeneko unitateei, lantegi eskolei eta enplegu lantegiei buruzko espedienteak kudeatzea.

c) Proiektuaren edukia egiaztatzea, haren gaineko txostena egin aurretik.

d) Entitate sustatzailearekin elkarlanean aritzea zuzendaritzako kideak, irakasleak eta ikasleak aukeratzen.

e) Finantza kudeaketa gainbegiratzea, eta koordinatu, jarraipena egin eta kontrolatzea.

f) Jarduera bukaeraren eta espedientearen likidazioa kontrolatzea, bai eta bilatutako helburuak lortu ote diren ere.

g) Prestakuntza arloko ekintzak ebaluatzea.

h) Beste edozein, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

15. artikulua. Desgaituak Lan-munduan Integratzeko Bulegoa.

Desgaituak Lan-munduan Integratzeko Bulegoak, Aukera Berdintasunerako Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Desgaituak, enpleguko zentro berezietan, lan-munduan sartzeko laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea.

b) Enplegu lagundurako eta desgaituen kontratazio mugagaberako laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea.

c) Informazioa eta aholkuak ematea aurreko letretan aipatu arloetako interesdunei.

d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

16. artikulua. Gizarteratzeko Laguntzen Bulegoa.

Gizarteratzeko Laguntzen Bulegoak, Aukera Berdintasunerako Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonak eta gizarteratzeko eragozpen bereziak dituzten beste kolektibo batzuk laneratzeari buruzko espedienteak tramitatzea.

b) Onetsitako proiektuak nola garatu eta gauzatzen diren, jarraipen teknikoa egin, lagun egin eta kontrolatzea.

c) Gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonak laneratze eta gizarteratze zentroetan laneratzeko laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea.

d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

V. KAPITULUA. Bitartekaritza eta Orientazio Zerbitzua

17. artikulua. Kanpoko Eskaintzen Bulegoa.

Kanpoko Eskaintzen Bulegoak, Bitartekaritza Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Enplegu eskaintzak kudeatzea EURES sarean.

b) Enplegua bilatzeko orientazioa Europako Esparru Ekonomikoaren herrialdeetan.

c) Europako Esparru Ekonomikoaren herrialdeetako bizimodu eta lan egoerari buruzko informazioa.

d) EURES-SNE jarduera planak prestatu eta haiei jarraipena egitea.

e) Enplegatzaileen eta enplegu eskatzaileen Nafarroako EURES sarea kudeatzearen ondoriozko beste edozein eginkizun.

f) EURES jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean hedatu eta sustatzea.

g) Atzerriko enplegu eskaintzak kudeatzea.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

18. artikulua. Sektore Publikoko eta Administrazioko Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Arloa.

Sektore Publikoko eta Administrazioko Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Arloa Bitartekaritza Atalari dago atxikita. Arduradun bat izanen du buru, eta Iruña aldean eginkizun hauek beteko ditu:

a) Sektore publikoari dagozkion enplegu eskaintzak kudeatzea.

b) Hautaketa teknikoa.

c) Informazioa indarreko kontratazio moten gainean.

d) Informazioa enplegua sustatzeko neurrien gainean.

e) Kontratazioen jakinarazpenen erregistroa.

f) Contrat@ aplikazioaren sostengu teknikoa.

g) Esleitutako helburuak betetzeko behar diren baliabideak koordinatzea.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

19. artikulua. Sektore Pribatuko Enplegu Eskaintzen eta Enpresen Prospekzioaren Arloa.

Sektore Pribatuko Enplegu Eskaintzen eta Enpresen Prospekzioaren Arloa Bitartekaritza Atalari dago atxikita. Arduradun bat izanen du buru, eta Iruña aldean eginkizun hauek beteko ditu:

a) Sektore pribatuari dagozkion enplegu eskaintzak kudeatzea.

b) Hautaketa teknikoa.

c) Enpresen prospekzioa: lan merkatuko jarduketa sektorialen proposamena, prestaketa eta jarraipena.

d) Esleitutako helburuak betetzeko behar diren baliabideak koordinatzea.

e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

20. artikulua. Iruñeko Zabalguneko, Iruñeko Yamaguchiko, Iruñeko Arrotxapeko eta Tuterako Enplegu Agentzien Langileen Arloa.

Iruñeko Zabalguneko, Iruñeko Yamaguchiko, Iruñeko Arrotxapeko eta Tuterako Enplegu Agentzien Langileen Arloa. Arduradun bat izanen du buru haietako bakoitzean, eta eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Enplegu eskatzaileak lanbidearen arabera sailkatzeko ekintzak egitea.

b) Enplegurako eta prestakuntzarako lanbide orientazioa eta informazioa kudeatzea.

c) Enplegurako lanbide prestakuntzaren eskaintza kudeatzea.

d) Enplegua eskatzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzera eta haiek lanbidean txertatzera bideratutako ekintza guztiak lurralde eremuan zabal daitezen kudeatzea.

e) Esleitutako helburuak betetzeko behar diren baliabideak koordinatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

21. artikulua. Tuterako Enpresen Arloa.

Tuterako Enpresen Arloak, Tuterako Enplegu Agentziari atxikita, arduradun bat izanen du buru, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Lan eskaintzak kudeatzea.

b) Hautaketa teknikoa.

c) Informazioa indarreko kontratazio moten gainean.

d) Informazioa enplegua sustatzeko neurrien gainean.

e) Kontratazioen jakinarazpenen erregistroa.

f) Contrat@ aplikazioaren sostengu teknikoa.

g) Enpresen prospekzioa: lan merkatuko jarduketa sektorialen proposamena, prestaketa eta jarraipena.

h) Esleitutako helburuak betetzeko behar diren baliabideak koordinatzea.

i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

22. artikulua. Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziak.

Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziek, Bitartekaritza eta Orientazio Zerbitzuari atxikita, arduradun bat dute buru haietako bakoitzean, eta eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren izenean solaskide izatea tokiko agenteekin, enplegurako politika aktiboen arloan.

b) Enplegu agentziako langileak gidatu eta antolatzea, esleituak dituen xedeak bete ditzaten.

c) Agintariekin, solaskide sozialekin eta enpleguari zein prestakuntzari loturiko entitateekin koordinatzea jarduketaren lurralde eremuan.

d) Zerbitzuak eta aholku ematea enplegu eskatzaileei, langileei, enpresaburuei eta erakunde publikoei zein pribatuei enplegu eta prestakuntza arloan, Nafarroako gainontzeko enplegu agentziekin koordinatuz.

e) Diharduen lurralde eremuan enplegu eta prestakuntza arloan dauden beharrak atzeman eta aztertzea.

f) Tokian tokiko lan merkatuetako jarduketak bultzatu, proposatu, gauzatu eta koordinatzea, haietan atzemandako beharren arabera, zerbitzuak herritarrei hurbilduta.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

23. artikulua. Tafallako, Lizarrako, Altsasuko eta Lodosako enplegu barrutiak.

Tafallako, Lizarrako, Altsasuko eta Lodosako enplegu barrutiek, hurrenez hurren Tafallako, Lizarrako, Altsasuko eta Lodosako agentziei atxikita, arduradun bat dute buru haietako bakoitzean, eta eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Enplegu eskatzaileak eta eskaerak erregistratzearen ondoriozko zereginak sistema informatikoan sailkatzea.

b) Lurralde eremuko informazioa, lanbide orientazioa eta prestakuntza eskaintzaren ondoriozko ekintzak kudeatzea.

c) Lurralde eremuko enplegu eskaintzak kudeatu eta lan merkatua aztertzea.

d) Kontratuei buruzko informazioa eta kontratazioa erregistratzea.

e) Esleitutako helburuak betetzeko baliabideak koordinatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

24. artikulua. Proiektu eta Ekintzak Kudeatu eta Jarraitzeko Bulegoa.

Proiektu eta Ekintzak Kudeatu eta Jarraitzeko Bulegoak, Orientazio Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Orientazio ekintzetarako laguntzen gaineko espedienteak tramitatzea.

b) Orientazio ekintzak erregistratu eta haiei jarraipena egitea.

c) Nafarroako Lanbide Orientazioaren eta Informazioaren Sarea zaindu eta dinamizatzea.

d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Izendapenak.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Aukera Berdintasunaren eta Lan-munduan Sartzeko Laguntzen Bulegoko burua, zein Enplegua Sustatzeko, Familia eta Lana Bateratzeko eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Bulegokoa izanen baita.

b) Lantegi Eskolen Bulegoko burua, zein Enplegurako eta Sustapenerako Programa Mistoen Bulegokoa izanen baita.

c) Europako Batasuneko Ekinbideen Bulegoko burua, zein Gizarteratzeko Laguntzen Bulegoko burua izanen baita.

d) Programazio Bulegoko burua, zein Ikastetxeen Programaziorako eta Erregistrorako Bulegokoa izanen baita.

e) Iruña-Arrotxapeko Enplegu Agentziako Enpresen Ataleko arduraduna, zein Sektore Publikoko eta Administrazioko Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Arlokoa izanen baita.

f) Iruña-2. Zabalguneko Enplegu Agentziako Enpresen Ataleko arduraduna, zein Sektore Pribatuko Enplegu Eskaintzen eta Enpresen Prospekzioaren Arlokoa izanen baita.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru lege honetan xedatuaren kontrakoak diren xedapen guztiak, maila berekoak edo apalagokoak izan, eta, zehatzago, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren abenduaren 16ko 406/2010 Foru Agindua, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duena, atalen azpiko unitate organikoen eta bulegoen mailan.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa