(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteazkenetik aurrera, Nafarroako Gobernuak zuzenean eskainiko ditu prentsaurrekoak, YouTube bidez asteazkena, 2018.eko urtarrilak 31


Edozein motatako gailu informatikoetatik konektatuko ahal izango da prentsaurrekoetara, eta gorde ere egingo dira, geroago ikusi ahal izateko 


Asteazkenetik aurrera, hilak 31, Nafarroako Gobernuak zuzenean eskainiko ditu Nafarroako Jauregiko prentsa-aretoan egiten diren informazio-ekitaldi guztiak, YouTube sare sozialean duen kontuaren bidez (https://www.youtube.com/user/GobiernoNavarra). Neurri honek irisgarriago bihurtzen du zerbitzua, orain terminal informatiko guztietatik erabil baitaiteke (besteak beste, tabletak eta gailu mugikorrak). Orain arte, aplikazio informatiko baten bidez eskaintzen ziren prentsaurrekoak, eta mahai gaineko ordenagailuetatik soilik ikus zitezkeen.

Nafarroako Gobernuak prentsaurrekoen grabazio osorako esteka jarriko du navarra.es / nafarroa.eus bidez kaleratzen dituen eta Jauregiko prentsa-aretoan egin beharreko informazio-ekitaldiei dagozkien prentsaurrekoen behealdean. Horrela, hedabideek eta herritarrek geroago ikusi ahal izango dituzte. Era berean, ekitaldi publiko horien laburpenak jarriko ditu egunero YouTube kontuan, euskaraz eta gaztelaniaz, baita Twitter kontu ofizialean ere (@gob_na).

Informazio-ekitaldi horien grabazioak kalitate handian eta telebista-kanonera egokitutako formatuan egongo dira; horri esker, hedabide digitalek eta telebistek YouTube-tik deskargatu ahal izango dituzte irudiak, edo haietarako esteka erabili, eta, nahi izanez gero, erreproduzitu.

Nafarroako Gobernuak YouTube-n dituen zortzi kanal sektorialak zuzenean ikusteko aukera eskaintzen du Nafarroako Gobernuaren YouTube-ko profil ofizialak: Instituto Navarro de Deporte y Juventud, Carné Joven, Salud, Internacionalización, Turismo, Cultura, Festival Punto de Vista eta Euskarabidea.

Hobekuntza hau prentsa-aretoa eguneratzeko eta modernizatzeko lanen barruan dago. Lan horiek abenduan eta urtarrilean egin dira, eta 37.356,94 euroko inbertsioa (BEZ barne) eragin dute. Prentsa-aretoa 2007an berritu eta ekipatu zen. Orain, instalazioaren audio-sistema berritu da, baita informazio-ekitaldiak grabatzeko kamerak eta grabazio horiek eskaintzeko modua ere. Audio- eta bideo-kalitate onenarekin eskainiko dira, irekian eta zuzenean, Nafarroan erabiltzaile gehien dituen sare sozialaren bidez: YouTube. Izan ere, Nafarroako Audientzien Azterlanaren arabera (CIES 2017), 145.000 jarraitzaile ditu egunero.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa