(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Zerbitzuen antolaketa :
    • 505/1992 Foru Agindua, irailaren 9koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Etxebizitza Kontseilariak emana, etxez etxeko telelaguntza zerbitzua sailkatzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

505/1992 Foru Agindua, irailaren 9koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Etxebizitza Kontseilariak emana, etxez etxeko telelaguntza zerbitzua sailkatzen duena

 

(1992ko 114. NAOn argitaratua, irailaren 21ean)

Atarikoa

Maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuaren bidez, gizarte zerbitzuen arloko zentru eta zerbitzuen sailkapena egin zen eta haren eranskinean bildu.

Jadanik sailkaturik daudenekin parekatu ezin denez, etxez etxeko telelaguntza, zerbitzu berritzat hartu behar da eta horrek banazka sailkatu beharra dakar maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretu horren 4. artikuluak aurrikusten duen bidetik.

Bertzalde ere, Gizarte Zerbitzuen arloko eskumenak Gizarte Ongizate, Kirol eta Etxebizitza Kontseilariak ditu gaurregun, irailaren 30eko 366/1991 Foru Dekretuari jarraikiz.

Horrenbertzez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Etxebizitza Kontseilariak, agindu du:

Lehena

Etxez etxeko telelaguntza zerbitzua Familia eta Komunitatearen arloaren barnean sailkatzea, ondoko ezaugarriei loturik:

-Esanahia:

Etxez etxeko telelaguntza Zerbitzua, pertsonak beren etxeetan atenditzeko egina da, erabiltzaileak aldean beti ere eramaten duen aparailu eta alarma baten bidez, hura konektaturik dagoelarik laguntza zentru batekin. Han, erabiltzaileen beharrei erantzuteko deiak egin eta hartzen dira, bai deiak bideratuz nola gaztiguak eginez, edo, azken buruan, etxera agertuz.

-Erabiltzaileak:

Beren buru ez diren pertsonak, beren etxeetan geldi ahal izan daitezen.

-Ematen diren zerbitzuak:

Erabiltzaileak beren etxeetan atenditzea, beren buru ez izatearen ondorioz gertatzen ahal diren gorabeherak konpontzeko.

-Langileak:

Zerbitzua batez ere ondoko kategoria hauetako langileen bidez burutuko da: Operatzaile kualifikatuak eta Gidariak.

-Baldintza espezifikoak:

Zerbitzua emateko beharko da:

a) Etxez etxeko Unitatea, alarma eta terminal telefonikoak osatua.

b) Deiak hartu eta egiteko zentrua.

Bigarrena

Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa