(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Enplegua :
    • 148/1998 Foru Dekretua, apirilaren 29koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzua deritzon Erakunde Autonomoa sortu eta beronen Estatutuak onetsi dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

148/1998 Foru Dekretua, apirilaren 29koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzua deritzon Erakunde Autonomoa sortu eta beronen Estatutuak onetsi dituena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1998ko 64. NAOn argitaratua, maiatzaren 29an. Aldaketak: 47/2007 Foru Dekretua, maiatzaren 21ekoa)

Atarikoa

Langabeziaren arazoak gizartean duen geroz eta hedapen handiagoak, batetik, eta gai horrek Nafarroako Gobernuan eragiten duen etengabeko ardurak, bestetik, enplegua suspertzeko programen kudeaketan emaitza positiboak lortzen lagunduko duten antolaketa-neurriak hartzea plantearazi dute, langabeziaren aurkako borroka eraginkorraren eta enpleguaren sustapenaren arloko politikari dagokionez.

Agente ekonomiko eta sozial garrantzitsuenekin negoziazioak izan ondoren, Nafarroako Foru Komunitatean Enplegu Zerbitzu Publikoa ezartzea komenigarri zela ebatzi zen; hain zuzen ere, erakunde autonomoa den zerbitzu horrek Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak osorik kudeatuko zituen, eta bestalde, LNEren 88. Hitzarmena betez, langileen ordezkarien eta enplegatzaileen lankidetza izanen zuen aipatu den Zerbitzu Publikoaren antolaketan eta funtzionamenduan.

Beste alde batetik, Enplegurako Erakunde Nazionalak zereginetako lanbide heziketaren arloan betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak, zein 1998ko urtarrilaren 1etik aurrera Nafarroako Gobernuak kudeatzen baititu, abuztuaren 1eko 1319/1997 Errege Dekretuaren bidez Foru Administrazioari transferitu zaizkionez, eta egun Enplegurako Erakunde Nazionalaren eskumeneko diren gainerako enplegu politika eraginkorrak laster transferitzekoak direnez, egoki da horiek politika guztiak oso-osoan kudeatuko dituen Zerbitzu Publikoa sortzea.

Arestiko oharbideak oinarri harturik, Nafarroako Gobernuak, sindikatu eta enpresario-elkarterik garrantzitsuenen iritziak entzun ondorik eta berauen adostasuna izaki, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernu eta Administrazioari buruzko Foru Legearen 50. artikuluak iratxikitzen dizkion eskumenekin bat etorriz, Nafarroako Enplegu Zerbitzua deritzon Erakunde Autonomoa sortzea erabaki du, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari atxikirik egonen dena.

Hori dela bide, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposatuz eta Nafarroako Gobernuak apirilaren 29ko bilkuran hartu duen erabakiarekin bat etorriz, ondokoa dekretatu dut:

1. artikulua. Nafarroako Enplegu Zerbitzua deritzon Erakunde Autonomoa sortu da; erakunde hori Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari atxikia eta beronen zuzendaritza eta babespean egonen da, eta enplegu arloko eginkizunak eta zerbitzuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitatearen eskumeneko gaietan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa