(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Zerbitzuen antolaketa :
    • 13/1999 Foru Legea, apirilaren 6koa, "San Frantzisko Xabierkoa" zentro psikogeriatrikoaren funtzionamendu araubideari buruzkoa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

13/1999 Foru Legea, apirilaren 6koa, "San Frantzisko Xabierkoa" zentro psikogeriatrikoaren funtzionamendu araubideari buruzkoa

 

(1999ko 43. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 9an)

Atarikoa

Erreforma psikiatrikoaren aurreratzeak eta sendotzeak barne hartu behar dute adimen gaixoei ematen zaien gizarte- eta osasun-laguntza, alde batetik bermatuz laguntza psikiatrikoaren unibertsaltasuna, berdintasuna eta finantzaketa publikoa, eta bestetik, behar objektiboen arabera, gaixoei dagozkien gizarte eskubideak, gizarte laguntza jasotzen duten pertsonak diren heinean. Baliabide materialak eta giza baliabideak modu ezin hobean aprobetxatu behar dira, Foru Komunitatearen gaur egungo lehentasun eta behar sozialei dagokienez, kontuan hartuz Nafarroako adimen osasunaren gaurko eredu komunitario eta integratzailea.

Bestaldetik, Nafarroako gizarte laguntzaren sistema, bere garapena eta heldutasunagatik, gai da gizarte prestazioak lortzeko zailtasunak dituzten adimen gaixoen gizarte-beharrizanen aitorpenean aurrera joateko. Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzko martxoaren 30eko 14/1983 Foru Legeak gizarte prestazio horiek onartzen dizkie beste minusbaliotasunei.

1. artikulua

"San Frantzisko Xabierkoa" Zentro Psikogeriatrikoan emaniko osasun laguntza doakoa izanen da; beraz, ez zaio inongo tarifari lotuko.

2. artikulua

"San Frantzisko Xabierkoa" Zentro Psikogeriatrikoan eguneko zentro gisa nola egoiliarrendako ematen den laguntza, gizarte zerbitzutzat hartuko da; horren ondorioz, Gizarte Zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen eraentzari buruzko azaroaren 13ko 9/1990 Foru Legean, eta maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuan aurreikusitakoari egokituko zaio.

3. artikulua

Gizarte prestazioaren xedea adimen gaixotasunetik datorren minusbaliotasuna izanen da, eta Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzko martxoaren 30eko 14/1983 Legean aurreikusten diren laguntzen antzekoa izanen da.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

1. Indarrik gabe uzten dira foru lege honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapen Bakarra

Lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa