(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Enplegua :
    • Foru Agindua, 2000ko maiatzaren 2koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lurralde Unitateak zehazten dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Foru Agindua, 2000ko maiatzaren 2koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lurralde Unitateak zehazten dituena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2000ko 59. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 15ean. Aldaketak: 47/2007 Foru Dekretua, maiatzaren 21ekoa)

Atarikoa

Nafarroako Enplegu Zerbitzua izeneko erakunde autonomoaren Estatutuek, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitziren, 13. artikuluan xedatzen dutenez, beren egituran zenbait lurralde unitate izanen dira, zertarako eta INEMetik transferitzen diren enplegu bulegoak bere baitan hartzeko.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak proposatzen du ezen, INEMek kudeatutako enplegurako politika aktiboen arloan eginkizunak eta zerbitzuak maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuaren bidez transferitu ondotik -transferentzien artean sartzen dira enplegu bulegoak ere- eta ondorioak 1999ko urriaren 1etik aitzina izanik, enplegu bulegoak lurralde unitate gisa sar daitezela Erakundearen egituran, ezartzen duen kopuru, barne osaketa eta kokapenarekin.

Horiek horrela eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen Foru Dekretua garatzeko ahalmenez baliatuz, zeinak azken xedapenetako azkenean biltzen baitira, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak, agindu du:

1. artikulua

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura administratiboan ondoko lurralde unitateak ezartzea:

Iruñeko 1. Lurralde Unitatea, Agoitz kaleko 6.ean dagoen Enplegu Bulegoari dagokio.

Iruñeko 2. Lurralde Unitatea, Vadoluengoko Monasterioa kaleko 4.ean dagoen Enplegu Bulegoari dagokio.

Iruñeko 3. Lurralde Unitatea, Errotazar kaleko 9.ean dagoen Enplegu Bulegoari dagokio.

Tuterako Lurralde Unitatea, herri hartan dagoen Enplegu Bulegoari dagokio.

Tafallako Lurralde Unitatea, herri hartan dagoen Enplegu Bulegoari dagokio.

Lizarrako Lurralde Unitatea, herri hartan dagoen Enplegu Bulegoari dagokio.

Altsasuko Lurralde Unitatea, herri hartan dagoen Enplegu Bulegoari dagokio.

Lodosako Lurralde Unitatea, herri hartan dagoen Enplegu Bulegoari dagokio.

Doneztebeko Lurralde Unitatea, herri hartan dagoen Enplegu Bulegoari dagokio.

Agoizko Lurralde Unitatea, herri hartan dagoen Enplegu Bulegoari dagokio.

2. artikulua

Lurralde Unitateak multzoka sailkatzen dira, honela:

1. multzoa: Iruñeko eta Tuterako Lurralde Unitateek osatzen dute.

2. multzoa: Tafalla, Lizarra, Altsasu eta Lodosako Lurralde Unitateez osatua.

3. multzoa: Doneztebe eta Agoizko Lurralde Unitateez osatua.

3. artikulua

Barneko tamaina modutzearren, Lurralde Unitateak jarduketa arloen araberako unitate txikiagoetan egituratzen dira, honako eskemarekin:

1. multzoko Lurralde Unitateak arlo hauetan egituratu dira:

-Enplegu eskariaren arloan.

-Enplegu eskaintzaren arloan.

2. multzoko Lurralde Unitateak enpleguaren arloan egituratu dira.

4. artikulua

Lurralde Unitateek eginkizun hauek izanen dituzte:

-Enplegu eskatzaileak inskribatzea.

-Disponibilitatea eta okupazio maila zenbatekoa den ikustea.

-Enplegu eskaria berritzea.

-Eskatzaileak kalifikatzea, sailkatzea eta haiei aholku ematea.

-Enplegu eskaintzen erregistroa, kasazioa eta jarraipena egitea.

-Kontratuak erregistratzea.

-Enplegua Sustatzeko Zerbitzuko programei buruzko argibideak ematea eta eskariak biltzea.

-Enplegurako Prestakuntzaren Zerbitzuko programei buruzko argibideak ematea, eskariak biltzea eta jarraipena egitea.

-Enplegua Sustatzeko hartzen diren neurrien gainean argibideak eman eta haiek sustatzea.

-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak agintzen dizkion eginkizun guztiak.

Lurralde Unitateen buruek arloko unitateei esleituko dizkie bete beharko dituzten eginkizunak, arloak xede duen gaiaren arabera.

5. artikulua

Lurralde Unitateen eta Arloko Unitateen arduradunak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko ditu, Erakundearen estatutuetan esleitutako antolaketa ahalmenak erabiliz.

6. artikulua

Agintzen dizkieten zereginen arabera, Lurralde Unitateak, funtzionamenduaren aldetik, Lana Aurkitzeko Zerbitzuan sartuko dira, organikoki Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren barnean segitzen badute ere.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa