(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Zerbitzuen antolaketa :
    • 113/2007 Foru Agindua, maiatzaren 7koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, "Laguntza Goiztiarraren Zerbitzua" sailkatzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

113/2007 Foru Agindua, maiatzaren 7koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, "Laguntza Goiztiarraren Zerbitzua" sailkatzen duena

 

(2007ko 79. NAOn argitaratua, ekainaren 27an)

Atarikoa

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari erabateko eskumena ematen dio gizarte laguntzaren arloan.

Gizarte zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola, beste eskumen batzuen artean, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan gutxieneko prestazio homogeneoak bermatzeko behar diren neurriak hartzea.

Foru lege horrek administrazio jarduketa batzuk ere ezartzen ditu prestazioen kalitatea eta maila hobetzeko xedez, eta zehapen sistema bat ere aurreikusten du, arauak betetzen ez direnean aplikatzeko.

Maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuak, Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko azaroaren 13ko 9/1990 Foru Legea garatzen duenak, gizarte zerbitzuen arloko zerbitzuak eta zentroak sailkatzen ditu eta azpiegituraren, ekipamenduaren, langileen eta funtzionamenduaren inguruan horietako bakoitzak bete beharreko baldintzak ezartzen ditu.

"Laguntza Goiztiarraren Zerbitzua" maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuaren eranskinean ezarri zirenetako bakar batekin parekatu ezinagatik, haren bakarkako sailkapena egin behar da, 4. artikuluan aurreikusitako moduan, horrek ezartzen baitu aipatu foru dekretuaren eranskinean ageri ez diren zentro edo zerbitzuak, haietako bakar batekin ere parekatu ezin direnean, bakarka sailkatuko direla, foru agindu bidez zehazturik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, agindu dut:

1. Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretua garatzea, zerbitzu eta zentroen sailkapenean "Laguntza Goiztiarraren Zerbitzua" sartuz, foru agindu honen eranskinean ageri den moduan.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta indarra argitaratu eta biharamunean hartuko duela ezartzea.

3. Foru agindu hau Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

ERANSKINA

Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuaren eranskinaren "II. kapitulua.-Zerbitzu eta zentroen sailkapena" garatu egiten da, ondoko puntu hau gehituta:

3.15. Laguntza Goiztiarraren Zerbitzua.

Definizioa:

Haurren eta beren familiaren eta ingurunearen zerbitzura dauden baliabide batzuk dira, horien bidez ahalik eta lasterren erantzuteko garapenaren nahasteak dituzten edo horretarako arriskua duten haurren aldi bateko beharrei edo behar iraunkorrei.

Helburuak:

-Haurrei laguntza ematea, jaiotzen direnetik 3 urte egin arte, bai eta beren familiei ere.

-Haurraren garapena ahal den neurrian optimizatzea, bere integrazioa errazagoa izan dadin.

-Konpentsaziorako, oztopoak kentzeko eta berariazko beharrei egokitzeko beharrezkoak diren mekanismoak sartzea.

-Haurraren familiak dituen eta ingurunean dauden behar eta eskariak kontuan hartu eta erantzuna ematea.

Erabiltzaileak:

Laguntza goiztiarraren arloko jarduketek Nafarroako Foru Komunitateko 0tik 3 urtera bitarteko haurrak dituzte helburu, baldin eta garapenaren nahasteak badituzte edo izateko arriskua, bai eta, behar denean, familia eta ingurunea.

Salbuespenez, laguntza goiztiarra 6 urtera arte luza daiteke, balorazio ekipoak hala erabakitzen badu.

Emanen diren zerbitzuak:

-Garapenaren nahastearen prebentzioa, antzematea, diagnostikoa eta tratamendua, etiologia edozein dela.

-Arrisku faktoreen prebentzioa.

-Diziplinarteko esku-hartze terapeutikoa egitea haurrarekin eta bere familiarekin eta bere ingurunean.

-Haurraren garapenaren etengabeko ebaluazioa.

-Gizarte, osasun eta hezkuntza zerbitzuekin lankidetzan aritzea, bai eta garapenaren nahasteei eta arrisku egoerei aurrea hartu eta antzemateko lanetan aritzen diren beste batzuekin ere.

-Familiari laguntza eta aholkuak ematea haurraren garapen integralaren prozesuan.

Langileak:

a) Arduraduna, unibertsitateko titulu hauekin: Psikologia, Pedagogia eta Psikopedagogia, edo antzeko titulazioak.

b) Gainerako langileek, gutxienez, profil hauek izanen dituzte: logopeda, psikomotrizista, okupazio terapeuta, fisioterapeuta, laguntza goiztiarreko estimulatzailea, pedagogia terapeutikoa edo antzekoak.

c) Eginkizunak ongi betetzeko beharrezkoak diren gainerako langileak.

Berariazko baldintzak:

Bulegoetarako eta tratamendu geletarako eremuak bereiztea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa