(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Arau orokorrak :
    • 212/2010 Foru Agindua, uztailaren 2koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren, familiaren, haurren eta kontsumoaren arloetan diruz lagundutako edo kontratatutako zerbitzu eta

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

212/2010 Foru Agindua, uztailaren 2koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren, familiaren, haurren eta kontsumoaren arloetan diruz lagundutako edo kontratatutako zerbitzu eta

(2010eko 103. NAOn argitaratua, abuztuaren 25ean; akats zuzenketa, 2010-10-8ko NAO)

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 14/2006 Foru Legeak gizarte zerbitzuen sistema publikoa arautzen du. 9. artikuluan adierazten da sistema horren barruan daudela bai Administrazio Publikoek zuzenean emandako zerbitzuak, baita ekimen pribatuko gizarte zerbitzuetako entitateen bidez zeharka ematen direnak ere.

Bestalde, Europar Batasuneko zuzenbideak ezarritako esparruan, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeak ezartzen du kontratazio publikoaren printzipio gidariak hauek direla: eragimena baliabide publikoak erabiltzeko orduan, askatasuna, gardentasuna eta publikotasuna.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, 15. artikuluaren 2. zenbakian, ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen onuradunak behartuak daudela diruz lagundutako programa, jarduera, inbertsio edo jarduketa guztien finantzaketa publikoaren berri ematera.

Kontuan harturik, batetik, kontratupeko edo diruz lagundutako entitateek horren gainean dituzten betebeharrak zehazki jakiteko dituzten zailtasunak, eta bestetik, irizpide eta betebehar argi eta bateratuak eduki beharra, beharrezkoa da foru agindu bat onestea, entitate horiei publizitate hori egiteko orduan segurtasun juridikoa emateko eta, orobat, arau horiek betetzen direla bermatzeko.

Nafarroako Gobernuak halako jarduketetan duen partaidetzaren garrantzia ikusirik, beharrezkoa da partaidetza hori nabarmentzea eta haren gardentasuna azpimarratzea, herritarrei horren berri emateko modu homogeneoago batean.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

Foru agindu honen xedea da gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren, familiaren, haurren eta kontsumoaren arloetan eskumena duen departamentuak ezartzen dituen hedapen, sustapen, kontratazio, babes edo laguntza ekonomikorako jarduketetan Nafarroako Gobernuak, beste pertsona edo entitate publiko edo pribatu batzuekin batera, izaten duen parte-hartzea zabaltzeko arauak ezartzea, jarduketa horien helburua zerbitzuak kudeatzea, proiektuak egitea, instalazioak edo azpiegiturak eraikitzea, ondasunak eskuratzea edo edozein motatako jarduerak egitea bada eta azken erabiltzailea herritarra baldin bada.

2. artikulua. Betebehar orokorrak.

1.-Gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren, familiaren, haurren eta kontsumoaren arloetan eskumena duen departamentuarekin lankidetzan, lehen artikuluan aipatutako edozein jarduera egiten duten pertsonek eta entitate publiko eta pribatuek Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen maiatzaren 3ko 189/2004 Foru Dekretuan ezarritako betebehar guztiak bete beharko dituzte, bereziki, 2. artikuluan ezarrita dagoena, edo dekretu hori ordezten duen araudiak ezartzen duena.

2.-Era berean, jarduketa jendaurrean aurkezten bada, herritarrei jakinarazi beharko zaie Nafarroako Gobernuak parte hartu duela eta finantzaketaren zenbatekoa edo ehunekoa jakinarazi beharko da, edozein delarik ere zabaltzeko erabiltzen den euskarria edo baliabidea.

3.-Foru agindu honetan ezarritako betebeharren finantzaketa, hala badagokio, agindua betetzera beharturik dauden pertsonen edo entitateen esku izanen da.

3. artikulua. Kontratazioaren arloko jarduketak.

1.-Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean aurreikusitako kontratu motetatik edozeinen bidez, gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren, familiaren, haurren eta kontsumoaren arloetan eskumena duen departamentuaren kontura zerbitzu publiko bat ematen duten pertsona edo entitate publiko edo pribatuek betebehar hauek izanen dituzte, kasuan kasukoak, deusetan galarazi gabe aplikatu beharreko araudian eta kontratuetan ezartzen dena:

a) Nafarroako Gobernuaren titulartasuna duten zentroak eta zerbitzuak kudeatzeko kontratuak:

1. Kanpoko seinaleztapena: zentroek identifikazio plaka bat eduki beharko dute eraikinaren sarbide nagusiko atearen ondoan, I. eranskinean ezartzen diren zehaztapenen araberakoa; plaka horretan adieraziko da, bakar-bakarrik, Nafarroako Gobernuaren zentro bat dela. Nahi izanez gero, entitate kudeatzaileak neurri bereko beste identifikazio plaka bat jar dezake haren azpian, kontratazio organoak aurretik baimentzen badu.

2. Hirugarrenekiko komunikazioak: hirugarrenekiko komunikazioetan (telefono bidezkoak, telematika bidezkoak edo bestelakoak) zentroaren izena eta Nafarroako Gobernuaren izena agertuko dira zentroaren jabe gisa. Hirugarrenekiko harremanetan esleipen hartzaileak zerbitzu-emaile gisa agertu nahi badu, honela adieraziko du: "Nafarroako Gobernuak itundutako entitatea [zentroaren izena] zentroa kudeatzeko".

3. Paper-gauzak eta dokumentazioa: zentroko paper-gauza ofizialetan eta entitate kudeatzaileak luzatutako agiri eta jakinarazpenetan zentroaren izena eta Nafarroako Gobernuaren izena ageri beharko dira, zentroaren jabe gisa. Hori guztia II. eranskinean ezarritako zehaztapenei jarraikiz.

4. Zabalkunderako ekintzak (hitzaldiak, mintegiak, jardunaldiak, mahai-inguruak eta antzekoak). Entitateak zentroan bertan, edo zentroaren kudeaketa dela-eta, zabalkunde edo prestakuntza ekintzak antolatzen dituenean, horrelakoak egiten diren instalazioetan eta erabiltzen den dokumentazioan Nafarroako Gobernuaren logotipoa erakusten duen euskarri grafikoren bat izanen da, II. eranskinean ezarritako zehaztapenei jarraikiz.

5. Egindako produktuak: zentroaren jardueretan egindako produktuetan zentroaren izena eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa ageriko dira.

b) Plaza guztiak itunduak dituzten titulartasun publiko edo pribatuko zentro eta zerbitzuetan zerbitzuak emateko laguntza kontratuak:

1. Kanpoko seinaleztapena: eraikinaren sarbide nagusiko atearen ondoan, zentroek identifikazio plaka bat izanen dute, Nafarroako Gobernuarekin itundutako entitatea dela erakusten duena, I. eranskinean ezarritako zehaztapenei jarraikiz. Plakan zentroaren izena eta "Nafarroako Gobernuarekin itundutako zentroa" inskripzioa ageriko dira.

2. Hirugarrenekiko komunikazioak: hirugarrenekiko komunikazioetan (telefono bidezkoak, telematika bidezkoak edo bestelakoak) zentroaren izena eta Nafarroako Gobernuarekin itundua dagoela adierazi beharko da.

3. Paper-gauzak eta dokumentazioa: zentroko paper-gauza ofizialetan eta entitate itunduak luzatutako agiri eta jakinarazpenetan zentroaren izena eta Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala ageri behar dira beti, "Nafarroako Gobernuarekin itundutako zentroa" testuarekin batera. Horren neurriak eta zehaztapenak II. eranskinean xedatutakoaren araberakoak izanen dira.

4. Zabalkunderako ekintzak (hitzaldiak, mintegiak, jardunaldiak, mahai-inguruak eta antzekoak). Entitateak zentroan bertan, edo zentroaren kudeaketa dela-eta, zabalkunde edo prestakuntza ekintzak antolatzen dituenean, horrelakoak egiten diren instalazioetan eta erabiltzen den dokumentazioan Nafarroako Gobernuaren logotipoa erakusten duen euskarri grafikoren bat izanen da, "Laguntzailea": dioen mezuarekin, II. eranskinean ezarritako zehaztapenei jarraikiz.

5. Egindako produktuak: Zentroaren jardueretan egindako produktuetan zentroaren izena eta Nafarroako Gobernuarekin itundutako zentroa dela adierazi beharko da.

c) Zentroko plazen %25 Nafarroako Gobernuarekin itunduak dituzten titulartasun publiko edo pribatuko zentro eta zerbitzuetan zerbitzua emateko laguntza kontratuak:

1. Kanpoko seinaleztapena: eraikineko sarbide nagusiko atearen ondoan, zentroek identifikazio plaka bat izanen dute, Nafarroako Gobernuarekin itundutako entitatea dela erakusten duena, I. eranskinean ezarritako zehaztapenei jarraikiz. Plakan zentroaren izena eta "Nafarroako Gobernuarekin itundutako plazak dituen zentroa" inskripzioa ageriko dira.

2. Paper-gauzak eta dokumentazioa: Zentroko paper-gauza ofizialetan eta entitate itunduak luzatutako agiri eta jakinarazpenetan zentroaren izena eta Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala ageri beharko dira beti, "Nafarroako Gobernuarekin itundutako zentroa" testuarekin batera. Horren neurriak eta zehaztapenak II. eranskinean xedatutakoaren araberakoak izanen dira.

3. Zabalkunderako ekintzak (hitzaldiak, mintegiak, jardunaldiak, mahai-inguruak eta antzekoak). Entitateak zentroan bertan, edo zentroaren kudeaketa dela-eta, zabalkunde edo prestakuntza ekintzak antolatzen dituenean, horrelakoak egiten diren instalazioetan eta erabiltzen den dokumentazioan Nafarroako Gobernuaren logotipoa erakusten duen euskarri grafikoren bat izanen da, "Laguntzailea": dioen mezuarekin, II. eranskinean ezarritako zehaztapenei jarraikiz.

2.-Zentro edo zerbitzu bakoitzaren egoera eta baldintza berariazkoei dagokienez, foru agindu honen aplikazioaren ondoriozko betebeharren gainean sortzen diren zalantza guztiak argitu edo zehazteko eskumena kontratazio organoak izanen du, betiere aurretik komunikazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiari kontsulta egin ondoren.

4. artikulua. Sustapen lanak.

1.-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako laguntza edo diru-laguntza bat jasotzen duten entitate publiko edo pribatuek betebehar hauek izanen dituzte, kasuan kasuko oinarri arautzaileetan ezarritakoa deusetan galarazi gabe:

a) 10.000 eurotik gorako diru-laguntza jasotzen duten inbertsio, proiektu eta ekipamenduen kasuan, eraikinaren edo lokalaren sarbide nagusiko atean plaka bat jarri beharko da, "Nafarroako Gobernuak finantzatutako inbertsioa/proiektua/ekipamendua" testua erakusten duena, I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

b) Edozein motatako programa eta jarduerak finantzatzen direnean, entitate onuradunak luzatzen dituen agirietan, prentsako iragarkietan eta zabalkunderako edo informaziorako materialean, beti, programaren izena, diruz lagundutako jarduera edo/eta funtzionamendua dela eta Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala agertuko dira, "Nafarroako Gobernuak finantzatutako programa/jarduera/funtzionamendua" testuarekin batera. Horren neurriak eta zehaztapenak II. eranskinean xedatutakoaren araberakoak izanen dira.

2. Bi kasuetan, Nafarroako Gobernuak jarduketaren %100 finantzatu baldin badu, testuan "finantzatutako" hitzaren aurretik "oso-osorik" hitza sartuko da.

5. artikulua. Garraioko elementuak.

Nafarroako Gobernuaren ibilgailuen parkekoak izan gabe, haren laguntzarekin erositako ibilgailuek, edo Gobernuaren kontura zerbitzuak ematen dituen entitate edo pertsona batenak diren ibilgailuek, Nafarroako Gobernuaren logotipoa inprimaturik eduki beharko dute karrozeriako toki ikusgarri batean. Logotipo hori ibilgailuaren bi aldeetan agertuko da, eta armarriaren altuera 20 zentimetrokoa izanen da.

6. artikulua. Zenbait zentro eta zerbitzutarako salbuespenak.

Hurrengo zentro eta zerbitzuetan, foru agindu honen 3. artikuluan ezarri den seinaleztapena kanpoan egin beharrean, barreneko atondoan, sartzeko atearen ondoan, egin beharko da:

a) Adingabekoentzako behaketa eta abegi zentroak.

b) Adingabeei arreta emateko egoitzak.

c) Desgaitasuna edo buru-eritasuna duten pertsonentzako etxebizitza tutoretzapekoak/funtzionalak.

d) Buru-eritasuna duten pertsonentzako etxebizitza gainbegiratuak.

e) Genero indarkeriaren biktimentzako larrialdiko zentroak.

f) Genero indarkeriaren biktimentzako abegi-etxeak.

g) Genero indarkeriaren biktimentzako tutoretzapeko etxebizitzak.

Eta gizarte gaien, garapenerako lankidetzaren, familiaren, haurren eta kontsumoaren arloetan eskumena duen departamentuak, beren ezaugarri bereziak direla kausa, egokitzat jotzen dituen zentro eta zerbitzu guztiak.

7. artikulua. Kontrola.

Gizarte gaien, garapenerako lankidetzaren, familiaren, haurren eta kontsumoaren arloetan eskumena duen departamentua araudi hau betearazteaz arduratuko da, bere ikuskapen zerbitzuen bidez eta diru-laguntzak eta kontratuak kudeatzeko eskumena duten unitateen bidez.

8. artikulua. Ez-betetzeak.

1.-Foru agindu honen 3. artikuluan bildutako beharkizunak ez betetzeak berarekin ekarriko du kontratu bakoitzaren administrazio klausula partikularretan ezartzen diren zigorrak aplikatzea. Dena dela, agirian horrelako zigorrik jasotzen ez bada, eta betiere auzia foru agindu honetara bideratzen baldin bada, zigor hauek aplikatuko dira:

a) Lehenengo ez-betetzea: kalkulatzen den kontratuaren balioaren %1era bitarte.

b) Bigarren ez-betetzea: kalkulatzen den kontratuaren balioaren %1etik %5era bitarte.

c) Hirugarren ez-betetzea eta hurrengoak: kalkulatzen den kontratuaren balioaren %5etik %10era bitarte.

2.-Foru agindu honen 4. artikuluan jasotako beharkizunak ez betetzeak berarekin ekarriko du emandako diru-laguntzatik ondoko ehuneko hauek itzuli beharra:

a) Lehenengo ez-betetzea: emandako diru-laguntzaren %10.

b) Bigarren ez-betetzea: emandako diru-laguntzaren %20.

c) Hirugarren ez-betetzea: emandako diru-laguntzaren %50.

Diru-laguntza itzuli behar hori kasuko diru-laguntza deialdiaren oinarri arautzaileetan adierazi beharko da.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Lurralde eremua garapenerako lankidetzaren arloan.

Garapenerako lankidetzaren arloan foru agindu honetan ezarritako beharrak aplikatuko dira, bakar-bakarrik, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan burutzen diren jarduketa edo proiektuetan.

Xedapen Iragankor Bakarra. Egokitzapen plana.

Foru agindu honen 3. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar zaien zerbitzuen entitate kudeatzaileek edo esleipen-hartzaileek foru agindu honi egokitzeko plan bat aurkeztu beharko diote kontratazio organoari, aginduak indarra hartu eta hilabeteko epean. Planean honako hauek jasoko dira, aurreikusitako ekintza bakoitzari dagokionez: egungo egoeraren azalpen zehatza, behar diren egokitzapen neurriak eta horretarako aurreikusitako epeak.

Dena dela, foru agindu honen aplikazioak ez dakar berarekin inprimaturik edo editaturik dauden argitalpenak eta paper-gauzak berehalakoan ordeztu beharra, izan ere, pixkana-pixkana ordeztuko dira, haiek berritu beharra dagoen heinean. Foru agindua oso-osorik aplikatzeko muga-eguna 2011ko ekainaren 30a izanen da.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA. Zehaztapen teknikoak kanpoko seinaleztapenerako

Nafarroako Gobernuaren titulartasuneko eraikinen seinaleztapena (3.1. a) artikulua).

Metalezko plaka bat, zabal eta altu, 2,5 cm-ko lodierako ertza duena.

Plakaren egitura:

-Goiko zerrenda Pantone Warm Gray 1 kolorean, non ezkerretara justifikatuta, zentroaren izena agertuko den 72 tamainako Helvetica Bold letra beltzetan.

-Beheko zerrenda, 10 cm-ko altuerakoa, Pantone 485 kolorean. Hortxe, zuriz, Nafarroako Gobernuaren logotipoa eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren izena agertuko dira.

Plaza guztiak itunduak dituzten eraikinen seinaleztapena
(3.1. b) artikulua)

Metalezko plaka bat, zabal eta altu, 2,5 cm-ko lodierako ertza duena.

Plakaren egitura:

-Goiko zerrenda Pantone Warm Gray 1 kolorean, non ezkerretara justifikatuta, zentroaren izena agertuko den, 72 tamainako Helvetica Bold letretan. Behean, ezkerretara justifikatuta, "Nafarroako Gobernuarekin itundutako zentroa" dioen testua agertuko da, 36 tamainako Helvetica Medium letretan. Bi testu horiek beltzez.

-Beheko zerrenda, 10 cm-ko altuerakoa, Pantone 485 kolorean, non ezkerretara Nafarroako Gobernuaren logotipoa estanpatuko den, zuriz, eta eskuinean, zentroaren titulartasuna duen enpresaren logotipoa; azken hori negatiboan edo positiboan.

Zentroko plazen %25 itunduak dituzten eraikinen seinaleztapena
(3.1. c) artikulua)

Metalezko plaka bat, zabal eta altu, 2,5 cm-ko lodierako ertza duena.

Plakaren egitura:

-Goiko zerrenda Pantone Warm Gray 1 kolorean, non ezkerretara justifikatuta, zentroaren izena agertuko den, 72 tamainako Helvetica Bold letretan. Behean, ezkerretara justifikatuta hau ere, "Nafarroako Gobernuarekin itundutako plazak dituen zentroa" dioen testua agertuko da, 36 tamainako Helvética Medium letretan. Bi testu horiek beltzez.

-Beheko zerrenda, 10 cm-ko altuerakoa, non zentroaren titularra den entitatearen logotipoa agertuko den.

Sustapen arloko jarduketen seinaleztapena (4.1. a) artikulua)

Plaka bat, zabal eta altu (metalezkoa edo plastikozkoa).

Plakaren egitura:

-Goiko zerrenda Pantone Warm Gray 1 kolorean, non ezkerretara justifikatuta, zentroaren izena agertuko den, 72 tamainako Helvetica Bold letretan, eta, ezkerretara justifikatuta hau ere, Nafarroako Gobernuak finantzatutako inbertsioa/proiektua/ekipamendua dioen testua, beltzez, 36 tamainako Helvetica Medium letretan.

-Beheko zerrenda, 10 cm-ko altuerakoa, Pantone 485 kolorean, non Nafarroako Gobernuaren logotipoa estanpatuko den, zuriz, eta, zentroaren titulartasuna duen enpresaren logotipoa; azken hori negatiboan edo positiboan.

Zehaztapen hauen interpretazioaren gaineko zalantzak argitzeko, eta zentroko izena euskaraz eman edo plakan beste edozein testu sartzeko, beharrezkoa izanen da proba bat erakustea Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Argitalpenen eta Nafarroaren Proiekzioaren Zerbitzuari. Horrek baimena eman edo behar diren zuzenketak eginen ditu.

II. ERANSKINA
Zehaztapen teknikoak paper-gauzetarako eta dokumentaziorako

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa