(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Arau orokorrak :
    • Erabakia, Nafarroako Gobernuak 2015eko otsailaren 11n hartua. Haren bidez ezeztatzen dira Nafarroako Diputazioak hartutako erabaki hauek: 1939ko maiatzaren 12koa, 1939ko uztailaren 14koa, 1969ko maiatzaren 27koa eta 1974ko abenduaren 27koa. ...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Erabakia, Nafarroako Gobernuak 2015eko otsailaren 11n hartua. Haren bidez ezeztatzen dira Nafarroako Diputazioak hartutako erabaki hauek: 1939ko maiatzaren 12koa, 1939ko uztailaren 14koa, 1969ko maiatzaren 27koa eta 1974ko abenduaren 27koa. ...

ERABAKIA, NAFARROAKO GOBERNUAK 2015EKO OTSAILAREN 11N HARTUA. HAREN BIDEZ EZEZTATZEN DIRA NAFARROAKO DIPUTAZIOAK HARTUTAKO ERABAKI HAUEK: 1939KO MAIATZAREN 12KOA, 1939KO UZTAILAREN 14KOA, 1969KO MAIATZAREN 27KOA ETA 1974KO ABENDUAREN 27KOA. HORIEK GUZTIAK NAFARROAKO HERRITAR KUTUN EDO OHOREZKOEN IZENDAPENEI BURUZKOAK ZIREN

(2015eko 54. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 20an)

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legeak 12. artikuluan honako hau ezartzen du: “Nafarroako administrazio publikoek, foru lege hau argitaratu eta urtebeteko epean, berraztertu eta baliogabetu eginen dituzte erregimen frankistarekin zerikusia izandako pertsonek jasotako sariak, izendapenak, ohorezko tituluak eta gainerako goraipamenak, eta, urtebeteko epe horretan, behar diren zuzemenak eginen dituzte aurreko horiei buruzko ziurtagiriak egiteko. Ziurtagiri horiek publiko eginen dituzte administrazio desberdinek, eta Espainiako Gobernuari igorriko dizkiete”.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta lege agindu hori betetzeko, honako hau, erabaki du:

1. Ezeztatzea Nafarroako Diputazioak hartutako erabaki hauek: 1939ko maiatzaren 12koa, 1939ko uztailaren 14koa, 1969ko maiatzaren 27koa eta 1974ko abenduaren 27koa. Horiek guztiak Nafarroako herritar kutun edo ohorezkoen izendapenei buruzkoak ziren.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau igortzea Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioari eta Defentsa Ministerioari, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa