(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak kalitate-sariak eman dizkie Nafarroako Foru Komunitateko 14 hezkuntza-zentrori astelehena, 2017.eko abenduak 18


María Solana kontseilariak nabarmendu du zentroen % 53k kalitate-sareetan parte hartzen duela, eta haiek guztiek etengabeko hobekuntza sustatzeko egiten duten ahalegina eskertu du


Hezkuntzako kontseilari María Solanak "Kalitatearekiko Konpromisoa", "Kalitatezko Zentroa" eta "Zentro Bikaina" sariak eman dizkie, gaur, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait hezkuntza-zentro publikori, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin den ekitaldian.

Kalitatea hobetzen aurrera egin duten 14 zentro publikoren lana saritu da.

Sariak hiru kategoriatan banatu dira, eta hezkuntza-zentro hauek saritu dira.

"Kalitatearekiko Konpromisoa" saria honako hauek jaso dute: Ablitaseko CPEIP San Babil, CPEIP Pitillas, Azagrako CPEIP Francisco Arbeloa, Tuterako Hizkuntza Eskola Ofiziala, Erronkariko Julian Gayarre HLHIP-Roncal DBHI-Erronkari eta Etxarri Aranazko San Donato HLHIP. "Kalitatezko Zentroa" saria honako hauek jaso dute: Lodosako CPEIP Ángel Martínez Baigorri, Tuterako CPEIP Huertas Mayores eta Doneztebeko San Miguel HLHIP. Eta "Zentro Bikaina" saria honako hauek jaso dute: CPEIP Beriain, Leringo CPEIP Doña Blanca de Navarra, Zizur Nagusiko Erreniega HLHIP, Corellako IES Alhama eta Iruñeko IES Julio Caro Baroja.

María Solana kontseilaria pozik agertu da "ekitaldi honen buru izateagatik, non hezkuntza, gizartea eraldatzeko funtsezko zutabeetako bat, kalitateagatik eta bikaintasunagatik nabarmentzen baita", eta eskerrak eman dizkie "zentroetan etengabeko hobekuntza, parte-hartzea, konpromisoa eta kudeaketa errazten duten baliabideen garapena bultzatzeko eta ikasgelan ikasteko modu berriak sustatzeko lan egiten duten guztiei".

Hezkuntza Departamentuak, Ebaluazio eta Kalitate Atalaren bitartez, proiektu hori zuzentzen du kudeaketa-sistema propio batekin, zeina SGCC 2013 Arauan jasotzen baita.

Bere hitzaldian, María Solana kontseilariak gogorarazi du Ebaluazio eta Kalitate Atalak IKT tresna berriak sortzea bultzatu duela legealdi honetan, zentroen kudeaketa errazteko eta haiek emaitza hobeak lor ditzaten laguntzeko.    

KADINET sarea

Duela urte batzuk, zenbait hezkuntza-zentrotako zuzendariek Nafarroako irakaskuntzaren kalitatea hobetuko zuten kudeaketa-sistema batzuk bultzatzearen alde egin zuten; orduz geroztik, Nafarroako zonalde, eskolaratze-maila eta hizkuntza-eredu guztietako gero eta hezkuntza-zentro gehiagok egiten dute bat KADINET sarearekin.

Une honetan, hezkuntza-zentro publikoen % 53k parte hartzen du kalitate-sareetan. Dauden 17 kalitate-sareak 125 zentrok osatzen dituzte. Horietatik 21ek "Kalitatearekiko Konpromisoa" zigilua eskuratu dute, 11 "Kalitatezko Zentro" gisa daude izendatuta, eta 33 hezkuntza-zentro publikok sari gorena eskuratu dute ("Zentro Bikaina", alegia). Gainera, 76 hezkuntza-zentro publikok beren zerbitzu-zorroak onartu dituzte.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa