(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Zerbitzuen antolaketa :
    • 109/2006 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, "ezintasunak dituzten pertsonentzako zentroetan eguneko egonaldietarako zerbitzua" sailkatzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

109/2006 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, "ezintasunak dituzten pertsonentzako zentroetan eguneko egonaldietarako zerbitzua" sailkatzen duena

 

(2006ko 81. NAOn argitaratua, uztailaren 7an)

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak, bere 44. artikuluan, eskumen osoa esleitzen dio Nafarroako Foru Komunitateari laguntza sozialeko gaietan.

Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzko martxoaren 30eko 14/1983 Foru Legearen bidez Gizarte Zerbitzuen sistema arautu zen. Haren arabera, Nafarroako Gobernuaren eskumenak dira herritarren gizarte ongizatea ahalik eta gehien sustatzeko xedea duten zerbitzu eta jarduketak.

Nafarroako Gobernuari dagozkio, gainera, zerbitzuen plangintza, antolamendua, koordinazioa eta garapenaren zaintza, eta gizarte zerbitzuen arloko araudia betetzen den begiratzea.

Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko azaroaren 13ko 9/1990 Foru Legeak prestazioen kalitate eta maila hobeak erdiestera bideratutako zenbait jarduketa administratibo arautzen ditu, eta, bete ezean, zehatzeko sistema ezartzen du.

Legea garatzeko, maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretua eman zen, eta horrek, gizarte zerbitzuen gaietako zerbitzuak eta zentroak sailkatzeaz gainera, ezarri ere egiten ditu horietako bakoitzak bete behar dituen azpiegituraren, ekipamenduaren, langileen eta funtzionamenduaren gaineko baldintzak.

"Ezintasunak dituzten pertsonentzako zentroetan eguneko egonaldietarako zerbitzua" gizarte zerbitzuen baliabide berritzat hartu beharra dago, baina, maiatzaren 23ko aipatu 209/1991 Foru Dekretuko eranskinean ezarritakoetan ezin sartu denez, haren berariazko sailkapena egiten da, Foru Dekretuaren 4. artikuluak xedatzen duenaren arabera. Artikulu horrek ezarritakoarekin bat, aipatu Foru Dekretuaren eranskinean ageri ez diren zentro edo zerbitzuak, haietako bakar batekin ere parekatu ezin direnean, bakarka sailkatuko dira, foru agindu bidez zehazturik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, agindu dut:

1. Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretua garatzea, zerbitzu eta zentroen sailkapenean "Ezintasunak dituzten pertsonentzako zentroetan eguneko egonaldietarako zerbitzua" sartuz, foru agindu honen eranskinean ageri den moduan.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratu eta biharamunean indarra hartuko duela ezartzea.

3. Foru agindu honen berri ematea Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

ERANSKINA

Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuaren eranskinaren "II. kapitulua.-Zerbitzu eta zentroen sailkapena" garatu egiten da, ondoko puntu hau gehituta:

3.9. Ezintasunak dituzten pertsonentzako zentroetan eguneko egonaldietarako zerbitzua.

Definizioa:

-Eguneko egonaldian ematen den zerbitzua da, ezintasunak dituzten pertsonentzako zentro batean sartutakoa, eta nagusiki honako funtzioa bete behar du: pertsona horiei babesa ematea, zaintzea, oinarrizko eginbeharretan laguntzea eta haien higiene eta janari kontuez arduratzea.

Helburuak:

-Laguntza eta babes sozio-sanitarioa eskaintzea ezintasuna duten pertsonei, behin betiko ospitaleratzearen alternatiba gisa.

-Horrelako pertsonak zaintzeak ematen duen lanean familiei laguntzea, familiaren ardurapean egoten diren bitartean.

Erabiltzaileak:

-18 eta 65 urte bitarte eta ezgaitasuna duten pertsonak, betiere zentroko erabiltzaileen ezaugarriak betetzen badituzte.

Emandako zerbitzuak:

-Eguneroko jardueretako laguntza osoa.

-Botikak prestatu eta ematea.

-Lanaren bidezko terapiako jarduerak.

-Jolas eta aisialdiko jarduerak.

Langileak:

a) Zuzeneko laguntza ematen duten langileak zaintzaileak eta zerbitzu orokorretako langileak dira. Zuzeneko laguntza ematen duten langileen proportzioa 0,65ekoa izanen da erabiltzaile bakoitzeko.

b) Zerbitzua ematen den zentroko profesionalen babesa izanen dute: medikua, OLT/EDU, fisioterapeuta, psikopedagogoa, gizarte-langilea eta lan-terapeuta.

c) Zuzendaritza, gainbegiratzea eta jarraipena zentroko arduradunen eginbeharra izanen da.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa