(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Zerbitzuen antolaketa :
    • 317/1997 Foru Agindua, abuztuaren 26koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Gizarte etxeak gizarte zerbitzuen eragin esparruaren barruan sailkatu eta Hirugarren Adinekoen Arloari atxikitzea xedatzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

317/1997 Foru Agindua, abuztuaren 26koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Gizarte etxeak gizarte zerbitzuen eragin esparruaren barruan sailkatu eta Hirugarren Adinekoen Arloari atxikitzea xedatzen duena

(1997ko 110. NAOn argitaratua, irailaren 12an)

Atarikoa

Nafarroako Gobernuak 1997ko martxoaren 24an egindako bilkuran onetsi eta Nafarroako Parlamentuak urte bereko ekainaren 3an berretsitako 1997-2000 Nafarroako Plan Gerontologikoak Gizarte etxearen figura sortzen du, hirugarren adineko jendearen integrazio eta partehartzea sustatzeko asmoz, aisialdirako lokal komunak belaunaldi ezberdineko jendeak batera erabiliz. Horregatik, beharrezkoa da ekipamendu komunitarioen baterako erabilerari bultzada ematea, adinekoen bereizketa izan ez dadin.

Dena den, maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuaren eraskinean, Gizarte etxeak ez ziren sartu gizarte zerbitzuen sailkapenaren barruan. Horrelako kasuetarako, arau horretan aurreikusten da figura horiek banaka sartuko direla aipatu sailkapenean, Gizarte Ongizatearen ardura duen kontseilariaren foru agindu bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

Lehena

1. Gizarte etxea biltoki bat da, higiezin batean kokatua gehienetan, adineko jendeak gazteekin eta gizartearen beste taldeekin dituzten gizarte harremanak mantendu, sustatu eta garatzeko helburua duena, belaunaldien arteko jardueren bidez eta hirugarren adinekoen kultura, aisia eta entretenimendurako dauden baliabide eta ekipamenduak batera erabiliz.

2. Gizarte etxeak batera erabiliko dituzte hirugarren adinekoek, gazteek, gizarte taldeek eta, orohar, kokatuta dagoen herri edo eskualdeko hiritarrek.

3. Bertan gizarte jarduerak eta entretenimendukoak burutuko dira, belaunaldien arteko harremanak sustatzeko helburua dutenak batik bat, integratzaileak, eta arreta berezia jarriko da pertsonaren prestakuntzaren arloan eta giza elkartasuna, bolondresen lana eta asoziazionismoa sustatzeko jardueretan.

4. Gutxienez, erabilera askotariko gela bat eta irakurtzeko eta aisiarako guneak izanen dituzte. Horiek guztiak, baita zentroko sarbideak ere, oztopo arkitektonikorik gabeak izanen dira. Kasua bada, taberna eta sukalde txiki bat ere jarri ahalko dira, baina ezin izanen dira erabili, inolaz ere, 1.2. artikuluan aipatu taldeez kanpoko pertsonendako zerbitzu publiko gisa.

Bigarrena

Gizarte etxeak Gizarte zerbitzuen barruan sailkatzen dira, Hirugarren Adinekoen Arloari atxikiak, Gizarte Zerbitzuen baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko azaroaren 13ko 9/1990 Foru Legea garatzen duen maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretua betetzeko asmoz.

Hirugarrena

Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta adieraztea argitaratu ondoko egunetik aurrera izanen duela indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa