(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Etxebizitza :
    • 17/2013 Foru Legea, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2013 eta 2014an aplikatuko zaizkien moduluak ezartzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

17/2013 Foru Legea, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2013 eta 2014an aplikatuko zaizkien moduluak ezartzen dituena

 

(2013ko 97. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 23an)

Atarikoa

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saldu eta errentan emateko gehieneko prezioak ezartzea. Prezio horiek foru legean zehazten diren modulu ponderatuen eta ponderatu gabeen arabera ezartzen dira urtero, eta haien kalkulua aipatutako artikuluan azaltzen den formula erabiliz egiten da.

2012ko abenduaren 18an, Kontuen Ganberak “Etxe babestuen moduluari buruzko fiskalizazio txostena (2005-2012)” eman zuen, eta horren ondorioak eta gomendioak Parlamentuko talde guztiekin aztertu beharko ditugu.

Zehazki, modulua ezarri eta eguneratzeari dagokionez, Kontuen Ganberaren txostenaren ondorioa hauxe da: “Modulua erabakigarria da etxebizitzaren salmenta eta alokairuko prezioan, eta beraz, hura ezartzeko eta eguneratzeko oso kontuan hartu behar dira ondotik aipatzen diren alderdiak, are gehiago gaur egungo egoera ekonomikoan, krisiak langabe kopuru handia eta finantzabideak topatzeko zailtasunak eragin baititu:

a) Etxebizitza babestua eskatzen dutenen egoera; kontuan hartu beharra dago salmenta eta alokairuko prezioa igotzeak larriagotu eginen lukeela etxebizitza eskuratzeko arazoa, eta ahalegin handiagoa egin beharra ekarriko luke errenta apalagoak dituzten herritarren kasuan, etxebizitza librea erosi edo errentan hartzeko aski baliabide ekonomikorik ez dutenen kasuan alegia.

b) Eraikuntzako sektorearen egoera; izan ere, etxebizitza babestuaren prezioak bide eman beharko du etxebizitza sustatu eta eraikitzen dutenek etekin zentzuzkoa lor dezaten, jarduera ekonomikoan berebiziko garrantzia duen sektore horren jarduera motelarazi gabe”.

Bestetik, fiskalizazio organoak dioenez, “komeni litzateke modulua eguneratzeko formula aztertzea, aintzat hartzeko, besteak beste, eraikuntzan erabiltzen diren material berriak, lan-eskuaren tratamendua eta KPIren zehaztapena. Egungo formulak dagoeneko indarrik ez duen formula batean du jatorria, eta gainera, modulua nabarmen igotzeko aukera ematen duenez, hau bezalako krisi garaietan ere, etxebizitza babestua eskuratzeko zailtasunak areagotu ditzake”.

Moduluak ezartzeko formularen aplikazioaren emaitzak ez dira seguruak oraindik; gerta daiteke igotzea eta, Kontuen Ganberak egindako txostenaren ondorioak ikusirik, ez litzateke batere komenigarria. Horrez gain, moduluak eguneratzeko formula aztertzeko gomendioa egiten du erakundeak.

Hori dela eta, beharrezkoa da 2012an indarra izan duten moduluak bere horretan uztea, berehala indarra hartuko duen lege mailako arau baten bidez, legez aurreikusitako formula aplikatuz moduluen igoerak ekarriko lituzkeen ondorioak saihesteko; egoera berriz aztertu beharko da Parlamentuan azterketa egin ondoren.

Artikulu Bakarra. Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2013 eta 2014an aplikatuko zaizkien moduluak.

1. Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2013an eta 2014an aplikatuko zaien modulu ponderatua 1.246,53 eurokoa izanen da metro karratu erabilgarri bakoitzeko.

2. Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2013an eta 2014an aplikatuko zaien modulu ponderatu gabea 1.192,85 eurokoa izanen da metro karratu erabilgarri bakoitzeko.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.      

Foru lege honek 2013ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa