Hitzordua on line osasun etxean

Osasun etxean medikuntzako, erinzaintzako, pediatriako eta gizarte-laneko profesionalekin hitzorduak eskatzeko aukera ematen du

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitateko egoiliarrak, Norberaren Osasun Txartela dutenak.

Hitzordua Internetez eska daiteke Nafarroako oinarrizko osasun-eskualde guztietan.

Egun bererako hitzordua lortzeko, telefonoz eskatu behar duzu (emanen dizute baldin eta halakorik badago).

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskabidea eskuratzeko, “Eskatu” laukian sakatu behar duzu. Bi aukera daude:

  • Norberaren Osasun Txartelaren zenbakiarekin + jaiotze-datarekin (hitzorduak hartzeko aukera ematen du eta Osasun Karpeta Pertsonalik ez duten pertsonentzat da).
  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin, Cl@ve edo CIPNA + pasahitza (hitzorduak hartzeko, aldatzeko eta baliogabetzeko aukera ematen du eta Osasun Karpeta Pertsonala duten pertsonentzat da).

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Honela egiten ahal duzu eskaera:

  • Nafarroako osasun etxe eta kontsultategietara joanez.
  • Osasun etxeko telefonora deituz.

Kontsultatu osasun etxeen helbideak eta telefonoak.

Harremanetan jartzeko

Herritaren eta Pazienteen Arretarako Zerbitzua
Posta elektronikoa: salud.responde@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time