Albaitariek botika-kutxaren berri emateko komunikazioa

Oinarrizko informazioa

Albaitariak, albaitaritzako sendagaiak erosten, garraiatzen, administratzen, erabiltzen edo lagatzen dituztenak lanbidean jarduteko.

Baldintzak:

  • Bermatu beharko da botika-kutxa beti dagoela haren ardura duen albaitariaren zaintzapean. Halaber, botika-kutxa erabiltzen duten beste albaitari batzuk identifikatzeaz eta haiei buruzko informazioa emateaz arduratuko da.
  • Albaitariaren botika-kutxa ezin da egon abeltegi batean, salbu eta albaitariaren egoitza abeltegian berean badago eta hartan bakarrik jarduten badu.
  • Sendagaiak farmazia-bulego edo txikizkako saltzaile baimenduen bidez erosiko dira, eskaera-orri baten bidez eskatu ondoren; 666/2023 Errege Dekretuaren 37.6 artikuluan adierazitakoa jasoko da eskaera horretan.
  • Albaitariak bere zaintzapean dauden animaliei emanen dizkie botika-kutxako sendagaiak.
  • Albaitariak ekoizpen-animaliei ematen badizkie sendagaiak, hala adierazi beharko du sendagai-tratamenduen erregistroan eta albaitari-bisiten erregistroan. Hala ere, tratamenduen erregistroko nahitaezko informazioa errezetan jasota badago, ez da beharrezkoa izanen informazio hori bereizita erregistratzea.
  • Albaitariak irabazi asmorik gabe lagatzen ahalko dizkio sendagaiak animaliaren titularrari edo arduradunari, tratamenduarekin jarrai dezan, arriskua badago tratamendua eteteko. Hala ere, albaitariak bakarrik aplikatu beharreko sendagaiak ezin izanen dira laga.
  • Sendagaiak gordetzeko, fabrikatzaileak gomendatutako edo ezarritako baldintza orokorrak eta berariazkoak bete beharko dira.

 

Prozeduraren urratsak:

  • Komunikazioa aurkeztea.
  • Dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  • Zuzentzeko errekerimendua, hala badagokio.
  • Komunikazioak ondorio administratiboak ditu automatikoki. Nolanahi ere, Administrazioak zuzenketak edo argibideak eska ditzake.
  • Administrazioak ez du inolako erantzunik emanen. Izapidea egindakoan, beharrezkoa da orrian agertzen den “Sarrera-erregistroaren agiria” gordetzea edo inprimatzea, komunikazioa egin izanaren egiaztagiria baita.

Botika-kutxaren berri emateko:

Datuak aldatzeko eta baja eskatzeko:

666/2023 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira albaitaritzako sendagaien banaketa, preskripzioa, dispentsazioa eta erabilera.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
  • 31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Elikagaien Segurtasunaren Bulegoa
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoa: 848 424 692
Posta elektronikoa: segaliop@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time