Komunikatzea asmoa dagoela salbuespenez preskribatzeko EBko beste estatu kide batzuetan baimendutako albaitaritzako sendagai immunologikoak edo antimikrobianoak

Oinarrizko informazioa

Albaitariak, baldin eta salbuespen gisa preskribatu nahi badituzte EBko beste estatu batzuetan baimendutako albaitaritzako sendagai immunologikoak edo antimikrobianoak, Espainian baimendu gabe daudenak.

  • Espainian ez badago albaitaritzako sendagairik eritasun edo animalia espezie jakin baterako, albaitariak erabili ahal izanen du beste estatu kide batean -espezie bererako, beste espezie baterako edo beste gaixotasun bat tratatzeko- baimenduta dagoen albaitaritzako sendagai bat, animaliak tratatzeko, betiere salbuespen gisa eta zuzenean bere ardurapean.  
  • Sendagaia immunologikoa edo antimikrobianoa baldin bada, preskripzioa egiten duen albaitariak Abeltzaintza Zerbitzuari komunikatu beharko dio aldez aurretik.
  • Animalien osasuna edo osasun publikoa dela kausa, Abeltzaintza Zerbitzuak sendagai horren erabilera debekatu ahal izanen du ebazpen arrazoitu baten bidez, komunikazioa jaso eta 3 egun balioduneko epean gehienez ere.
  • Elikagaietarako espezieen kasuan: substantzia farmakologiko aktiboak hondakinen gehieneko muga bat izan behar du finkatuta (ikusi 470/2009 Erregelamendua eta 37/2010 Erregelamendua). Albaitariak itxaronaldi egoki bat ezarri behar du -2019/6 (EB) Erregelamenduaren 115. artikulua-.
  • Preskripzioa egin duen albaitaria arduratuko da sendagai hori gordetzeaz, zaintzapean dituen animaliei eman arte.

Prozeduraren urratsak:

  • Komunikazioa aurkeztea.
  • Dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  • Zuzenketak egiteko errekerimendua, hala badagokio.
  • Baldin eta 3 eguneko epean Abeltzaintza Zerbitzuak ez badu sendagai horren erabilera debekatzen ebazpen arrazoitu baten bidez, ondorioztatuko da ez dagoela hura erabiltzea eragozten duen animalien osasuneko edo osasun publikoko arrazoirik.
  • Izapidea egindakoan, beharrezkoa da orrian agertzen den “Sarrera-erregistroaren agiria” gordetzea edo inprimatzea, komunikazioa egin izanaren egiaztagiria baita.
  • Komunikazio inprimakia.
  • Justifikazioa, arrazoituz salbuespenezko preskripzioa behar dela gabezia terapeutikoa dela-eta (arrazoia, tratatuko den gaixotasuna, zer espezietan erabiliko den).
  • 666/2023 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira albaitaritzako sendagaien banaketa, preskripzioa, dispentsazioa eta erabilera.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/6 (EB) Erregelamendua, 2018ko abenduaren 11koa, albaitaritzako sendagaiei buruzkoa, zeinaren bidez indargabetzen baita 2001/82/EE Zuzentaraua (Testu egokia EEEren ondorioetarako).

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, aurkeztu hemen:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua​​​​​​
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoa: 848 42 46 92
Posta elektronikoa: segaliop@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time