Datu pertsonalen babesa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Justizia arloan

Interesdunak emandako datu pertsonalak kasuan kasuko prozeduran edo jarduketan aurreikusitako helburuetarako baizik ez dira erabiliko.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoa betez (2016/679 EB Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa), bai eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa ere (lege organiko hori da Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa), datuen lagatzaileak edozein unetan baliatzen ahalko ditu eskubideak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko edo ahazteko, adostasuna ezeztatzeko, tratamendua mugatzeko, datuak transferitzeko eta banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko.

Harremanetarako

Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusia
Iratxeko Monasterioaren kalea 22 behea - 31011 Iruña
Posta elektronikoadirjusticia@navarra.es
Telefonoa: 848 42 37 84

Jarraian, eskuragarri jartzen da Nafarroako Justiziak tratatutako datu pertsonalen babesari buruzko informazioa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. eta 14. artikuluak betez. Erregelamendu hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (aurrerantzean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra).

Azken berrikuspenaren data: 2021eko ekainaren 1a

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiaren datu-tratamenduak

Zein dira datu pertsonalen tratamenduak?

  1. Prestakuntzako eta tutoretza-prestakuntzako eskaerak eta proposamenak kudeatzea
  2. Horniduren, informatika-zerbitzuen, obren eta zerbitzuen kontratazioa kudeatzea
  3. Nafarroako delituen biktimen kudeaketa, aholkularitza eta laguntzak
  4. Doako laguntza juridikoa aitortzeko kudeaketa
  5. Antolamendu-proiektuen eta informazio-sistemen kudeaketa
  6. Nafarroako artxibo judizialaren kudeaketa
  7. Herritarrentzako arreta eta informazioaren kudeaketa
  8. Nafarroako Justizia Administrazioko giza baliabideen kudeaketa
  9. Nafarroako Bikote Egonkorren Erregistro Bakarraren kudeaketa
  10. Justizia Errestauratiboko Zerbitzuaren eta bitartekaritza sustapenaren kudeaketa Nafarroan
  11. Zigor Betearazpeneko Zerbitzuaren kudeaketa Nafarroan
  12. Eliza katolikoaren barnean egindako sexu-abusuen biktimei errekonozimendua
  13. Gurasotasun-planei laguntzeko zerbitzuaren kudeaketa

Tratamenduaren arduraduna

Nor da tratamendu horien arduraduna?

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua.

Nola jar naiteke harremanetan arduradunarekin?

PHarremanetan jar zaitezke Justizia Zuzendaritza Nagusiari zuzendutako eskabide presentzialaren bidez edo Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. 

Datuak Babesteko Ordezkaritza

Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzarekin (Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia) harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez: dpd@navarra.es 

Tratamenduaren xedea

Zein helbururekin tratatzen dira zure datu pertsonalak?

Tratamendu bakoitzaren helburua(k) kontsulta daite(z)ke Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren  Tratamendu jardueren inbentarioan

Zenbat denboraz gordetzen dira zure datuak?

Honakoak egiteko behar den denboran gordeko dira:

  • bildu ziren helburua betetzeko, eta
  • helburu horretatik eta datuen tratamendutik etor litezkeen erantzukizunak zehazteko; horretaz gain, aintzat hartuko dira artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritako epeak.

Banakako erabaki automatizatuak egotea aurreikusten da?

Ez da aurreikusten tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakirik, profilak egitea barne.

Tratamenduaren legitimazioa

Zein da zure datuen tratamenduaren oinarri juridikoa?

Tratamendu bakoitzaren oinarri juridikoa(k) kontsulta daite(z)ke Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren tratamendu jardueren inbentarioan.

Tratamenduaren arduradunari aplikatu beharreko legezko betebehar bat betetzeko (DBEO 6.1.c art.), eta/edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako edo interes publikoan egindako misio bat betetzeko (DBEO, 6.1.e art.) tratamendu guztiak.

Dagozkizun eskubideak

Zein eskubide erabil ditzakezu datuen babesaren arloan?

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak jasotako datu pertsonalei dagokienez, honako eskubide hauek erabil ditzakezu datuak babesteko eskubideak baliatzeko tramitearen bitartez

  • Sarbidea: eskubidea duzu dagozkizun datuak tratatzen diren ala ez jakiteko eta, halakoetan, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 15. artikuluan aurreikusitako informazioa eskuratzeko.
  • Zuzentzea: eskubidea duzu zure datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 16. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
  • Mugatzea: eskubidea duzu datuen tratamendua mugatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 18. artikuluan aurreikusten diren baldintzetako bat betetzen denean.
  • Aurka egitea: eskubidea duzu datuen tratamenduari aurka egiteko nahi duzunean, zure egoera partikularrarekin ikusteko duten arrazoiengatik.
  • Ezabatzea: eskubidea duzu dagozkizun datu pertsonalak ezaba daitezen lortzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 17. artikuluarekin bat. Kontuan izan, hala ere, eskubide hori ezin dela aplikatu datuen tratamendua beharrezkoa denean betetzeko tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako edo interes publikoan egindako misio bat.
  • Eramangarritasuna: eskubidea duzu dagozkizun datu pertsonalak eta tratamenduaren arduradunari eman dizkiozunak jasotzeko formatu egituratu, erabilera orokorreko eta irakurketa mekanikoko batean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 20. artikuluarekin bat. Kontuan izan, hala ere, eskubide hori ezin dela aplikatu datuen tratamendua beharrezkoa denean betetzeko tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako edo interes publikoan egindako misio bat.
  • Aurretik emandako baimena errebokatzea: tratamenduren baterako adostasuna eman duzularik, eskubidea duzu noiznahi errebokatzeko.

Uste baduzu datuak babesteko eskubideren bat urratu dela, norengana jo dezakezu?

Eskubidea duzu eskubide-babesaren erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, lehen aipatutako eskubideen erabilerarekin ados ez bazaude, AEPDren egoitza elektronikoaren bidez

Erreklamazioa egin aurretik, Datuak Babesteko Unitate Delegatura ere jo dezakezu. 

Datuak hirugarrenei lagatzea. Hartzaileak.

Zure datuak hirugarrenei lagako edo jakinaraziko zaizkie?

Datuak ez zaizkie lagako edo komunikatuko hirugarrenei horretarako adostasuna izan ezean, ez bada araudiak baimena ematen duela adostasunik gabe lagatzeko.

Hona hemen araudiak xedaturiko lagapenen adibideak:

  • Epaitegiak
  • Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoetako administrazioak eta toki-erakundeak 
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste erakunde batzuk
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta funtzionarioen mutualitateak
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia
  • Laneko arriskuen arloko kudeaketaren ardura duen erakundea
  • Mutuak
  • Erakunde sindikalak
  • Finantza entitateak
  • Notariotzak
  • Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
  • Kontuen Ganbera
  • Aldizkari ofizialak
  • Prozeduretan interesdunak direnak
  • Arartekoa edo beste kontrol-agintari batzuk, prozedura beren eskumenekoa denean
  • Jurisdikzio-organoak, Estatuko Abokatutza Orokorra eta Fiskaltza
  • Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa
  • Zentro Kriptografiko Nazionala

Aurreikusten da datuak hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara transferitzea?

Ez da aurreikusten datu pertsonalen nazioarteko transferentzia egiterik.