Eskaera bati dokumentuak erantsi

Ez dago mugarik fitxategiak eransteko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztutako eskabide bati.

Fitxategi bakoitzaren tamaina ezin da 20 MB baino handiagoa izan. Handiagoa bada, bide hauetako bat erabil daiteke:

  • Sinadura elektronikorik ez badu, dokumentua hainbat fitxategitan zatitu daiteke. Adibidez: Jarduketa programa 1, Jarduketa programa 2, etab.
  • Sinatura elektronikoa badu, Consigna proiektuen gordailuan gorde daiteke aldi baterako, PDF formatuan betiere. Eskaeran adierazi behar dira Consigna gordailuan emandako identifikatzailea eta kodea Administrazioak dokumentua deskargatu ahal izateko. 
     

Gomendagarria da dokumentuak PDF formatuan eranstea. Halere, ondorengo formatuak ere onartzen dira:

  • CSV: datuen formatu irekia
  • DOCX: Microsoft testu dokumentuaren formatua (makrorik gabe)
  • JPG / JPEG: irudi formatu irekia
  • ODS: kalkulu orriaren formatu irekia
  • ODT: testu dokumentuen formatu irekia
  • PDF: dokumentu eramangarriaren formatu irekia
  • RTF: plataforma anitzeko dokumentuak trukatzeko Microsoft formatua
  • TIFF / TIF: irudi formatua
  • TXT: testu lauaren formatu irekia
  • XSLX: Microsoft kalkulu orriaren formatua
  • ZIP: fitxategi konprimatuaren formatua