Etxebizitza aurkitzeko laguntza ematea baztertuta geratzeko arriskuan dauden familiei

Laguntza ematea etxebizitza aurkitzeko, Etxebizitzaren Arloko Gizarteratze Taldearen (EGT) eskutik

Oinarrizko informazioa

Gizarte-bazterketa egoeran dauden familiak edo baztertuta egoteko arriskuan daudenak, baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Nafarroan bizitzea.
  • Gizarte-bazterketa egoeran egotea, eta arazo larriak izatea etxebizitza bat edukitzeko edo hari eusteko.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren aldeko balorazio teknikoa edukitzea, eta hark bideratua izatea.

Zerbitzu bermatua da, eta urteko lanegun guztietan eskaintzen da, astelehenetik ostiralera.

Jarduketen iraupena hilabete bat eta sei hilabete artekoa izaten da.

Laguntzaren barruan jarduera hauek sartzen dira, premien arabera betiere:

  • Erabiltzailea eta haren ingurunea baloratzea.
  • Banakako Arreta Plana.
  • Akonpainamendu soziala.
  • Etxebizitza aurkitzeko laguntza.
  • Bitartekaritza etxebizitzara sartzeko.
  • Higiezinen eskaintzak bilatzea eta aholkularitza ematea bai oinarrizko gizarte-zerbitzuei bai haiek bideratutako erabiltzaileei.

Bideratze-txostena, interesdunaren helbideari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emana.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusian
González Tablas, 7
31005 Iruña (Nafarroa)

Harremanetan jartzeko

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia
González Tablas, 7
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefono zenbakiak: 902 165 170 eta 848 426 900
Faxa: 948 240 108
Helbide elektronikoa: dgps.informacion@cfnavarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time