Arbitraje eskaera

Kontsumitzaile batek enpresa edo profesional bati egindako erreklamazio bat Kontsumoko. Arbitraje Sistemaren bidez ebazteko eskaera. Sistema horren bidezko ebazpenak esan nahi du ez dela auzibidean demandarik aurkezten ahalko egitate berberengatik

Oinarrizko informazioa

Azken kontsumitzaile eta erabiltzaileak, hau da, ondasun, produktu edo zerbitzuak eskuratzen, erabiltzen edo gozatzen dituztenak erabilera pertsonal, familiar edo kolektiborako, baldin eta eskaintzen edo ematen dituztenak enpresa edo profesional bat badira.

Sistema borondatezkoa eta doakoa da bi alderdientzat, eta gatazka konpontzeko, enpresak baliozko arbitraje hitzarmen bat egin behar du.

Bide hori bateraezina da ebazteko gaitasuna duten beste organo administratibo edo judizial batzuetan erreklamazioa aurkeztearekin.

Ez dira izapidetzeko onartuko, besteak beste, intoxikazio, lesio edo heriotzei loturiko gatazkak edo delitu zantzu arrazoizkoak dituztenak, horien ondorio zuzen diren kalte eta galerengatiko erantzukizuna barne.

  • Arbitraje eskabidea
  • NANaren fotokopia
  • Enpresari aurretiazko erreklamazioa egitea eta erantzuna, halakorik izan bada
  • Enpresarekiko edo profesionalarekiko kontratu-lotura egiaztatzen duen dokumentazioa (fakturak edo tiketak edo produktuaren edo zerbitzuaren kontratua, merkataritza-eskaintza, etab.).

Horretaz gainera:

Horrez gain, aurrekontuak, argazkiak, komunikazioak eta egokitzat jotzen den beste edozein dokumentu erants daitezke.

Tramitazioa

Jarraibideak:

  • Gune honetan berean, Dokumentazioa atalean, indarreko araudira eguneratutako arbitraje eskaera jaisten ahalko duzu, eta eskatutako dokumentazioa baduzula egiaztatu.
  • Behin "Tramitatu" botoia sakatuta, ezinbestekoa da 3. urratsean arbitraje eskaera eta dagokion dokumentazioa behar bezala beteta eranstea.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua
    Amaia kalea, 2 A
    31002 Iruña
    Aurretiko hitzordua, dokumentazioa aurkezteko: 848 42 70 00 (Ordutegia: 10:00 - 14:00).

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua
Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Atala
Kontsumoko Arbitraje Batzordea
Telefonoa: 848 42 77 33 (astelehenetik ostiralera, 10:00 - 14:00)
Helbide elektronikoa: junta.arbitral.consumo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time