Abeltzaintzako ustiategien erregistroa

Nafarroako abeltzaintzako ustiategi guztien erregistroko inskripzioa: altak, titulartasun-aldaketak eta datu-aldaketak

Oinarrizko informazioa

  • Abeltzaintzako ustiategien titular guztiak, haien ustiategiak Nafarroan badaude eta ekoizpeneko abereak izan, hazi edo erabiltzen badituzte.
  • Ez zaie aplikatuko lagun egiteko animaliei (ekidoei salbu) ezta basafaunari ere. Kasu horietan, kontsultatu gune zoologikoen erregistroari buruzko informazioa.

Abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorra ezarri eta arautzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Dekretuaren II. eranskinean adierazitako gutxieneko datuak biltzen dituen erregistro batean inskribatu behar dira Nafarroako abeltzaintzako ustiategi guztiak.

Prozeduraren urratsak:

  • Dokumentazioa jaso eta berrikusi.
  • Ustiategia ikuskatzeko bisita.
  • Eskaera ebatzi, onetsiz edo ukatuz erregistroan inskribatzea: inskribatzeko eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik kontatzen hasita.
  • Jakinarazpen berri eman interesdunari eta dagokion udalari.

Inskribatzeko (alta):

 

Datuak eguneratzeko/aldatzeko:

 

Baja emateko:

 

Berritzeko:

  • Ez dago erregistroko inskripzioa berritu beharrik.
  • Urteko abereen errolda eguneratu (espezie automatiko izan ezik).

 

Abeltzaintza-jarduera kaltegabeetarako informazio-orria (gaztelania):

 

Abeltzaintzako ustiategiek izan behar dituzten erregistroen ereduak:

  • 31/2019 Foru Dekretua, abeltzaintzako ustiategiek eta horien instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean bete behar dituzten baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak ezartzen dituena.
  • 479/2004 Errege Dekretua, abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorra ezartzen eta arautzen duena.
  • 148/2003 Foru Dekretua, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.
  • 2003ko apirilaren 28ko Foru Agindua, Abeltegien Atala sortzen duena Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren barrenean.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
González Tablas kalea 9, 2. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 420 / 848 423 922
Posta elektronikoa: produccion.animal@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de explotaciones ganaderas

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time