Bitartekaritza eskaera kontsumitzaileen erreklamazioetan

Kontsumitzaileak esku hartzeko eskatzen dio Kontsumo Zerbitzuari, profesional bati egindako erreklamazio bat ebazten saiatzeko

Oinarrizko informazioa

Nafarroan bizi diren azken kontsumitzaile eta erabiltzaileak, hau da, ondasun, produktu edo zerbitzuak eskuratzen, erabiltzen edo gozatzen dituztenak erabilera pertsonal, familiar edo kolektiborako, baldin eta eskaintzen edo ematen dituztenak enpresa edo profesional bat badira.

Bitartekaritza borondatezko eta doako prozedura da bi alderdientzat, eta Administrazioak bien arteko komunikazio bide gisa balio du, erreklamazioa ebatziko duen akordio batera iristea errazteko. Gehienezko epea 90 egunekoa izanen da.

Horretarako nahitaezkoa da lehenik kontsumitzaileak erreklamazioa enpresari berari egitea eta, honek, hilabeteko epean erreklamazioa ez ebaztea.

Ez da erreklamaziorik izapidetuko profesionalen artean, partikularren artean edo heriotza, intoxikazioa, delitua edo lesioak hautematen diren kasuetan.

  • Bitartekaritza eskaera
  • NANaren fotokopia
  • Enpresari aurretiazko erreklamazioa egitea eta erantzuna, halakorik izan bada
  • Enpresarekiko edo profesionalarekiko kontratu-lotura egiaztatzen duen dokumentazioa (fakturak eta/edo tiketak edo produktuaren edo zerbitzuaren kontratua, merkataritza-eskaintza, etab.)

Horretaz gainera:
Horrez gain, aurrekontuak, argazkiak, komunikazioak eta egokitzat jotzen den beste edozein dokumentu erants daitezke.

Tramitazioa

Jarraibideak:

  • Gune honetan berean, Dokumentazioa atalean, indarreko araudira eguneratutako bitartekaritza eskaera jaisten ahalko duzu, eta eskatutako dokumentazioa baduzula egiaztatu.
  • "Tramitatu" botoia sakatuta, ezinbestekoa da 3. urratsean bitartekaritza eskaera eta dagokion dokumentazioa behar bezala beteta eranstea.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua
    Amaia kalea, 2A
    31002 Iruña
    Aurretiko hitzordua, dokumentazioa aurkezteko: 848 42 70 00 (Ordutegia: 10:00 - 14:00).

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua
Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Atala
Kontsumoko informazio gunea
Telefonoa: 848 42 77 33 (astelehenetik ostiralera, 10:00 - 14:00) 
Helbide elektronikoa: infoconsumo@navarra.es

access_time