Arrantzarako baimenaren tramitazioa

Arrantza-baimena da Nafarroan arrantzan aritzeko gaitzen duen agiri pertsonal, besterenezin eta nahitaezkoa

Oinarrizko informazioa

Honako kudeaketa hauek egin daitezke:

  • Arrantza-baimena lehenbizikoz lortzea
  • Datu pertsonalak eguneratzea
  • Ordainketak helbideratzea
  • Online ordaintzea
  • Ordainketa-gutuna lortu eta/edo berrinprimatzea

Arrantza-baimenaren prezioa 12 eurokoa da, eta urtebeterako balio du ordaintzen den egunetik aitzina.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Identifikazio zenbakia + lizentziaren kodea
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Posta elektronikoa: pesca@navarra.es
  • Telefonoa: 848 420 221
  • Posta arrunta, nori zuzendua:
    Arrantza-lizentzien mostradorea
    Gónzalez Tablas kalea 9, behea
    31005 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Telefonoa: 848 420 221
Helbide elektronikoa: pesca@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Expedición de licencias de caza y pesca

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time