Honako hauek dira bere jarduera nagusiak:
- Erreklamazioak ebaztea, eduki ekonomikoa dutenak eta sagaien eta bidaiarien lurreko garraioan zein horren jarduera lagungarri eta osagarrietan sortutako gatazkengatik aurkeztutakoak.
- Diruzain gisa jardutea legez aurreikusitako kasuetan eta, hala behar den kasuetan, erretiratu gabeko salgaien besterentzea, baldin eta galtzeko arriskuan badaude edo garraioa ordaindu ez bada.
- Peritatze lanak egitea, garraiatutako salgaien egoerari buruz desadostasunak izaten direnean.
Alderdiek aldez aurretik eta idatziz batzar jakin baten mende jartzea itundu ez badute, arbitraje batzordeen lurralde eskumena ezartzeko, demandatzaileak honako hauen artetik zeinen arabera egin aukeratuko du: garraioaren jatorriaren zein helmugaren helbidea edo zerbitzua ematen duen enpresaren helbidea.
Batzordeen arbitrajearen mende jartzeko akordioa dagoela iritziko da, baldin eta gatazkaren zenbatekoak 15.000 euro gainditzen ez baditu eta kontratuan parte hartzen duten alderdietako batek ere ez badio besteari bere kontrakotasuna adierazten kontrataturiko garraioa edo zerbitzua hasten den edo hasi beharko zukeen unea baino lehen.
Arbitrajea doakoa da, nahiz eta probak egiteko jarduerak ordaintzea derrigorrezkoa izanen den. Hori egiteko ez da abokatu edo prokuradore baten laguntzarik beharko.