Lurralde- eta hirigintza-plangintzari buruzko foru-araudia


1. 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.
Lurralde-antolamenduaren jarduera, hirigintza-jarduera eta lurzoruaren erabileraren eta lurzoruaren merkatuan esku hartzen duten tresnen araubidea arautzen du Nafarroako Foru Erkidegoan.


2. 85/1995 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Lurraldearen Antolamenduai eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten duena.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua osatzen du. Foru Lege hori indargabetuta dago eta, gaur egun, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, uztailaren 26koak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak ordezten du. 1/2017 Foru Dekretuaren aurka egiten ez duten alderdiek soilik jarraitzen dute indarrean.

3. 253/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza- eta lurralde-plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituena.
Udalaren hirigintza-planeamendurako eta lurraldearen antolamendurako tresnak aurkezteko formatua eta eduki dokumentala arautzen du, haiek tramitatzeko eta, gero, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan sartzeko. Era berean, aipatutako tresnak Nafarroako Plangintzaren Erregistroan inskribatzeko prozedura ezartzen du.

4. 84/1990 Foru Dekretua, apirilaren 5ekoa, Nafarroan industrialdeak eta industria-jarduerak nola ezarri arautzen duena.
Beren zirkunstantzia bereziak direla-eta, hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian kokatzeko desegokiak diren eta lurzoru urbanizaezinean kokatu behar diren industria-jarduera jakin batzuk ezartzeko baldintzak xedatzen ditu.

5. 98/2022 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, udal hirigintza planeamendua prestatzeko laguntzen araubidea ezartzen duena.
Nafarroako udalei Udal Plan Orokorrak prestatu edo berrikusteko lanak finantzatzeko dirulaguntzak emateko araubidea arautzen du.

6. 166/2004 Foru Dekretua, apirilaren 5ekoa, Nafarroako Lurralde Politikarako Gizarte Kontseilua arautzen duena. Nafarroako Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluaren osaeraren, eginkizunen eta araubidearen erregulazioa dago bertan.

7. 224/1994 Foru Dekretua, azaroaren 14koa, Nafarroako Lurraldearen Antolamendu Batzordearen antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Erregelamendua onesten duena.
Lurraldearen Antolamendu Batzordearen osaeraren, eginkizunen eta araubidearen erregulazioa dago bertan.

8. 24/2009 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko erregelamendua onesten duena.
Lurzoru urbanizaezinean turismoko kanpalekuak ezartzeko baimena emateko hirigintza-baldintzak ezartzen ditu. 

9. 128/1992 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean golf-zelaiak ezartzeko lurralde- eta hirigintza-baldintzak arautzen dituena.
Nafarroako Foru Erkidegoan golf-zelaiak ezartzeko lurralde- eta hirigintza-baldintzak ezartzen ditu.

10. 290/1988 Foru Dekretua, abenduaren 14koa, Donejakue bidea behin betiko mugatzen duena eta hura babesteko araubidea ezartzen duena. Donejakue bidearen trazadura fisikoki mugatzen du eta, era berean, hura babesteko araubidea ezarri.

11. 131/2016 Foru Agindua, urriaren 28koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 16. xedapen gehigarrian eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 3.ean aurreikusitako txosten eskaerek bete beharreko baldintza teknikoak zehazten dituena.
Lursailen partzelazio edo birpartzelazio urbanistikoaren prozedurak onartzeko eskatzen den nahitaezko txostena lortzeko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuan aurkeztu behar diren eskaeren baldintza teknikoak arautzen ditu. Txosten hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren, uztailaren 26koaren hamabigarren xedapen gehigarriak eskatzen du gaur egun.

12. 64/2006 Foru Agindua, otsailaren 24koa, lurzoru urbanizaezinean eguzki-energia aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko aintzat hartuko diren ingurumen- eta hirigintza-irizpide eta -baldintzak arautzen dituena.
Oinarrizko energia-iturri gisa eguzki-energia erabiltzen duten energia elektrikoa lortzeko instalazioak lurzoru urbanizaezinean ezartzeko baimena emateko aintzat hartuko diren lurralde-, hirigintza- eta ingurumen-irizpideak eta -baldintzak arautzen ditu. .