Nafarroako arrantza eremuak

Nafarroan bi arrantza eremu daude:

  • Salmonidoena: iparraldean kokatuta, hango ibai tarteek ur oxigenatuak eta freskoak dituzte, habitat egokiak direnak amuarrainerako eta haiek laguntzen dituzten espezieetarako. Bertan izokin-tartea dago, baita salmonidoen goiko eremua eta salmonidoen eremu mistoa ere.
  • Ziprinidoena: hegoaldean kokatuta, isurialde mediterraneoan, ibaietako erdialdeko eta behealdeko tarteak dira, udan agorraldi handia dutenak. Bertan, zenbait espeziek dute habitata (barboa edo loina, esaterako).

Izokin-tartea

Bidasoa ibaiko izokin-tartea, Berako Fundizioen presatik abiatuta, Nafarroak Endarlatsan duen mugaraino joaten da. 

Izokina arrantzatzeko lekuen zerrenda:

Salmonidoen goiko eremua

Salmonidoen goiko eremuan kudeaketa jasangarria egiten da. Horrek esan nahi du aprobetxamendua arautzen dela produkzio naturalarekin eta baliabidearen eboluzioarekin bat. Helburua da basa populazio puruak bere kasa mantentzea; hortaz, ez da birpopulaziorik egiten.

Hauexek dira Nafarroako salmonidoen eremuko amuarrainen zazpi gune handiak:

Salmonidoen eremu mistoa

Salmonidoen eremu mistoan arrantzaren kudeaketa jasangarria egiten da, egun ez baitago baldintza egokirik populazioek beren kasa mantentzeko. Hori dela eta, ibaiak aldizka birpopulatzen dira, arrantza eskaria berehalakoan asetzeko.

Ziprinidoen eremua

Ziprinidoen eremuko ibai tarteetan eta gainerako ur masetan, ziprinidoen espezieak dira nagusi, eta, horietatik, barboak eta loinak dira arrantzarako interesgarrienak. Espezie aloktonoak ere aurkitzen dira, hala nola karpak, alburnoak, katu arrainak, etab.

Horretaz gain, ziprinidoen eremuko zati batzuetan haizu da karramarro exotikoak harrapatzea: paduretako karramarroa eta karramarro seinaleduna, ondoko mapan zehaztutako eremuetan: karramarroak harrapatzeko eremua, karramarroen barrutiez gain.