Arrantzatzen ahal diren espezieak

Nafarroan denboraldi honetan arrantzatzen ahal diren espezieen zerrenda

Baimendutako espezieak

Denboraldi honetan, baimenduta dago espezie hauek arrantzatzea.

Autoktonoak edo bertakoak:

  • Amuarraina.
  • Ziprinido autoktonoak: Graellsen barboa, txipa, zarboa, tenka.

Arrain aloktonoak:

  • Urre-arraina.

Espezie exotiko inbaditzaileak

Baimenduta dago espezie hauek harrapatzea, baina debeku da uretara bizirik itzultzea, eta, hortaz, hil egin beharko dira arrantzarako gunea utzi baino lehen:

  • Arrainak: karpa (baimenduta dago arrainak itzultzea ziprinidoen eremuan), lutxoa, perka amerikarra edo Black-bass izenekoa, alburnoa, silurua, katu arraina, ortzadar amuarraina. 
  • Karramarroak: paduretako karramarroa eta karramarro seinaleduna.

Badaude karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutiak, hemen: Esa (Aragoi ibaia), Asiain (Arakil ibaia) eta Ega ibaiko zenbait tokitan.

Informazio gehiago nahi izatera, Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa kontsultatzen ahal da.

Ez dago baimenduta

Ez dago baimenduta espezie hauek arrantzatzea. Berariaz debekatuta dago haiek eduki, garraiatu, salerosi eta merkaturatzea. Ezustean arrantzatuz gero, ezin dira ingurune naturalera itzuli, eta hil egin beharko dira harrapatutakoan:

  • Ganbusia.
  • Eguzki-perka edo eguzki-arraina.
  • Lutxoperka.
  • Eskardinio begigorria.
  • Perka arrunta.