Mahastizaintza eta enologia

Sektorerako laguntzak eta zerbitzuak Ardoak eta mahastizaintzako eta ardogintzako eremuak Nafarroan. Kontrolak eta ikerketa, eta sektorearekin lotutako beste gai batzuk.

Kontrolak eta ikerketa

Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko mahastizaintzako talde teknikoak laborearen bilakaera fenologikoari buruzko datuak biltzen ditu astero. Lan hori Nafarroako barietate garrantzitsuenen gainean egiten da, hasi mahatsa ernetzen denetik eta heltzen hasten den arte, zenbait mahasti-eskualdetan, hala nola Erriberrin, Azagran, Ablitasen eta Vianan. 

→ Kontsultatu asteko buletin fenologikoa

Mahatsa heltzen hasten denetik mahats-bilketaren unera arte, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroak astero kontrolatzen du fruituaren heltze-egoera Nafarroako mahastizaintzako eskualdeetan landatutako mahats-barietate nagusietan.

Errioxa Jatorri Deiturako eta Nafarroa Jatorri Deiturako herrietan jasotzen dira laginok, eta analisietan alderdi hauek hartzen dira kontuan: 100 baiaren pisua, pH-a, alkohol-gradu probablea, azidotasun osoa eta azido malikoa.

Nafarroako heltzeak 2023an:

Nafarroako Laborategi Enologikoa

Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren barne dago, eta mahastizaintzaren sektorearekin lotutako produktuen analisi kimiko eta biologikoak egiten ditu, bai eta oliba-olioaren analisiak ere.

Erriberri