Ekoizpen ekologikoa

Ekoizle ekologikoen erregistro ofizialean inskribatzeko eta ziurtatzeko prozesuari buruzko informazioa

Ekoizle ekologiko gisa ziurtatu nahi baduzu

889/2008 (EE) Erregelamenduak edo 2018/848 (EB) Erregelamenduak, ekoizpen ekologikoari, etiketatzeari eta kontrolari buruzkoak,  arautzen dituzte ekoizpen ekologikoan salbuespenez erabil daitezkeen haziak eta ugaltzeko materialak eta ongarri eta fitosanitarioak.  
Arau horren arabera, estatu kide bakoitzak bere datu-baseak ezarri behar ditu:

Jakizu gehiago Nafarroako ekoizpen ekologikoari buruz

Hemen ekoizpen ekologikoa sustatzeko 2018-2020 Planaren laburpen bat eskaintzen dizugu, zeinaren helburua baita Nafarroan sektorearen hazkunde iraunkorra sustatzea. Horretarako, lehen mailako ekoizpen ekologikoaren lehiakortasuna hobetzeko ekintzak garatzen ditu, azpisektoreen koordinazioa eta agroindustriarekin harreman handiagoa bultzatuz. Gainera, produktu ekologikoen kontsumoa sustatzeko neurriak proposatzen ditu, gizartean eta ingurumenean dituzten onuren berri emanez.
Dokumentu osoa: euskaraz | gaztelaniaz
 

Estatistika-datu horiek Nafarroako, Espainiako eta Europako ekoizpen ekologikoaren egoera eta bilakaera jasotzen dituzte.

Nafarroa

Nafarroako Gobernuak estatistika-datu-base batzuk egin ditu honako gai hauei buruz:

  • Azalera aldaketak ekologikoan, zereal, larre, fruta-arbola, olibondo eta abarren azalerak bereizita.
  • Aldaketak abelburuetan, espezieen arabera, ekologikoan. Bereizketa egiten da behi, ardi, behor, zerri, arrautzetarako oilo eta abarreko azienden artean.  
  • Aldaketa erregistroan inskribatutako ekoizle kopuruan. Elaboratzaileak, transformatzaileak, inportatzaileak eta abar bereizten dira.
  • Agroindustria: kontserbak, zukuak, etab.
     

Emaitzak Excel taula hauetan kontsulta daitezke: 

 

Espainia

Espainiako ekoizpen ekologikoaren bilakaerari buruzko urteko estatistika-txostenak


Europa

Europako Estatistika Bulegoak (Eurostat) Europako herrialdeetako nekazaritza-ekoizpen ekologikoari buruzko datu ofizialak eskaintzen ditu, nekazaritzari zein abeltzaintzari buruzkoak. Hainbat sektoretako datu-baseak sartzen dira, baita grafikoak eta azalpen-mapak ere, Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoaren egoera hobeki ezagutzen laguntzen dutenak.