Eskaera bakarrerako betekizunak

Nekazari aktibotzat jotzeko betekizunak

Laguntza horiek nekazari aktiboak diren nekazaritzako eta abeltzaintzako profesionalei bakarrik emanen zaizkie. Horretarako, baldintza hauetako bat bete behar dute, gutxienez:

  • Gizarte Segurantzan norberaren kontura afiliatuta egotea.
  • Diru sarreren % 25, gutxienez, nekazaritza jardueratik etortzea.
  • Jasotako zuzeneko laguntzen zenbatekoa urtean 5.000 eurokoa edo txikiagoa da.

Degresibitaterako eta ordainketa mugatzeko (cappinga) baldintzak

  • Errentarako oinarrizko laguntzaren zenbatekoa pixkanaka murriztuko da jasotako zenbatekoa 60.000 eurotik gorakoa denean, tarte hauen arabera:
    • % 25 60.000 eta 75.000 euro arteko tarterako.
    • % 50 75.000 eta 90.000 euro arteko tarterako.
    • % 85 90.000 eta 100.000 euro arteko tarterako.
    • % 100 100.000 eurotik gorako zenbatekoetarako.
  • Murrizketa horren zenbatekoa birbanaketa ordainketara bideratuko da.
  • Soldata- eta lan-kostuak eta nekazaritza zerbitzuetako enpresak kontratatzearen ondoriozkoak ken daitezke. Nolanahi ere, errentarako oinarrizko laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da 200.000 eurotik gorakoa izanen.
  • Kooperatibetan eta ENSetan, degresibitatea eta cappinga, birbanaketa ordainketa eta gazteentzako laguntza osagarria banaka hartuko dira kontuan ustiategiaren titularra den kide bakoitzarentzat.