Nola lortu baso ziurtagiria

Basoaren kudeaketa jasangarriaren behin betiko zigilua

Zer da? Zer ziurtapen-sistema erabiltzen diren Nafarroan eta nola eskatu baso-ziurtagiria

Zer da baso ziurtagiria?

Baso ziurtagiria prozesu boluntario bat da. Baso lursail batean garatzen den kudeaketak ingurumen, ekonomia eta gizarte jasangarritasuneko irizpideak betetzen dituela bermatzen du.

Ziurtatutako guneetako zura baso legediak ezartzen dituen arauzko izapideen arabera merkaturatzen da. Dokumentalki, dagokion ziurtapen sistemari lotutako logotipoa erabiliz identifikatzen da.

Ziurtatutako mendietatik datozen produktu guztiak (egurra, zura, onddoak, fruituak eta abar) jatorri jasangarriko produktu ziurtatu gisa identifikatzen ahal dira merkatuan.
 

Baso ziurtapeneko zein sistema erabiltzen dira Nafarroan?

Baso ziurtapenerako sistemarik zabalduenak PEFC sistema eta FSC® sistema dira. Nafarroan, biak ezarri dira, baina azalera gehien hartzen duena PEFC sistema da.

  • PEFC sistema (baso ziurtapeneko sistemak aitortzeko programa). Ziurtagiri hau lortzeko kudeaketak egiteaz arduratzen den erakundea NACERT da, irabazi asmorik gabeko elkartea. Informazio gehiago: https://www.pefc.es/
  • FSC® sistema (Forest Stewardship Council). 2022az geroztik, Nafarroako Gobernuko FSC talde ziurtagiriak ziurtagiri hau lortzeko interesa duten pertsona guztiak batzen ahal ditu. Argibide gehiago: https://es.fsc.org/es-es

Nola hasi baso ziurtagiria lortzeko prozesua?

Jabetza pribatuan baso lursailak dituzten edo kudeatzen dituzten pertsonak dira ziurtapen prozesua hastea eta baso kudeaketa jasangarriaren behin betiko zigilua eskuratzea erabakitzen dutenak. 

Zigilu hori edukitzeko ezinbesteko baldintza da baso jardueren plan bat edukitzea (antolaketa plana, kudeaketa plana edo baso plangintzako agiria), Baso Administrazioak onartua.

Baso jardueren plana onartzea eta baso kudeaketa jasangarrirako ziurtagiria eskuratzea 

Baso ziurtapeneko sistemaren batera batzeko interesa duten pertsonek aholkularitza eskatu dezakete ziurtapen prozesuko urratsei buruz edo beste edozeri buruz, honako bide hauetakoren bat baliatuta:

•    Planificacion.Certificacion.Forestal@navarra.es
•    nacert.navarra@gmail.com
•    http://www.foresna.org/