I+G+b Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroan

Mahastizaintzan eta ardogintzan esperimentatu eta ikertzeko berariaz sortutako zentroa da, baliabide anitzez hornitua, bai esperimentazio-mahastietan, bai ardandegian ere.

Ikerketa ildoak

  • Mahastigintzaren arloan, lan ildo nagusiak, material begetalari dagokionez, hauek dira: kontserbategiko sarrera berriak biltzea, ezaugarritze eremuen ezarpena, biltzen diren espezieen klonen hautaketa, txertakak egokitzea kare-lurzoruen baldintzetara eta germoplasmaren bankuaren kontserbazioa.
  • Laboreen babesari dagokionez, lan egiten da, batez ere, mahastien egoera fenologikoen jarraipenean, fitosanitarioen murrizketan, mahastien gaitzetan eta inguruko faunaren identifikazioan.
  • Produkzio sistemei dagokienez, ikerketaren helburu dira lurzoruen erabilera estalkien bitartez, “eko” partzela erakusgarria, ureztatze-ongarritze estrategiak, ongarritze organikoa, lurzoruaren egoera hidrikoa, etab.
  • Enologiaren arloan, ikerketa zentratzen da arlo hauetan: ardo kategoria berrien garapena (ardo ekologikoak, sulfitorik gabeko ardoak...), prestaketa prozesu berriak (alkohol parte bat kentzea, iragazketa nanoteknologia erabiliz...), ardogintzaren azpiproduktuen kudeaketa eta ardandegiaren desinfekzioa.

Gehiago lan ildoei buruz

Aholkularitza teknikoa

  • Gainera, Zentroak aholkularitza teknikoa eskaintzen die ardandegietako ekoizpenaren arduradunei, landa-teknikariek eta enologoek parte hartzen duten lantaldeen bitartez.

  • Mahastizaintza eta Enologia Zentroaren ardandegi esperimentalak, landu dituen ardoen analisiak eta dastaketak amaitu ondoren, arloko profesionalen eskura jartzen ditu hainbat botila, etorkizuneko sorkuntzei orientazioa emateko lagungarriak. (Ardo esperimentalen eskaintzak: 2019 | 2020 | 2021)

  • Azkenik, Mahastizaintza eta Enologia Zentroak Jardunaldi teknikoak ere antolatzen ditu arloarentzat. Hona hemen jardunaldi horien programak eta ekarpenak:   

    2022/05/05: "Garnatxa ezagutuz” Jardunaldi Teknikoa, "Grenaches du Monde - Garnachas del Mundo - Munduko Garnatxak 2022” nazioarteko lehiaketaren karietara egina.
    - Hitzaldiak: Garnachum | Garnacha Genome | Garnatxa 50 urtez | Evena ardoak 
     2022/04/28: 
    - Hitzaldiak:  Sulfitorik gabeko ardoak | sulfitorik gabeko ardoen prestaketa |  Biobabesa

Finka eta ardandegi esperimentala

Mahastizaintza eta Enologia Zentroak bere xedea betetzeko baliabideak ditu. Hain zuzen ere, bi mahasti esperimental, ditu, landa ikerketarako tresna nagusi gisa, eta ardandegi bat ere bai, esperimentazioari jarraipena emateko.
Prozesu honetan ekoizpen ekologikoaren eta hautaketa kontserbatiboaren printzipioak atxikitzen dira, eta teknika alternatibarik berritzaileenak aplikatzen dira:

Ikerketa proiektuak

Mugaz gaindiko proiektuak 

  • Vitisad-Interreg Poctefa helburua da POCTEFA eremuaren mendebaldeko ardantzak klima aldaketarako egokitzea ahalbidetuko duten nekazaritza jarduerak ebaluatzea. | Albistea: Mahastizaintzaren estrategiak klima aldaketaren aurrean | EuropaSentitzenda sariak 
  • Vitisad II-Interreg Poctefa klima-aldaketara egokitzeko mahastizaintzako estrategia eta praktika iraunkorrak bilatzen darrai. Vitisad IIak jarraipena ematen dio Vitisad proiektuari. | Albistea: Landa Garapenak ikerketa zabaldu du mahastiak klima aldaketara egokitzeko eta ardoaren kalitatea hobetzeko