Kontserbazio-egutegiak

Administrazio publikoetako agiriak kontserbatu, suntsitu eta eskuratzeko baldintzak ezartzen dituzte

Zer dira?

Egutegi horiek zehazten dute agiriak zenbat denboran gorde behar diren, noiztik aurrera suntsitu daitezkeen, zer baldintzatan kontsultatu daitezkeen, eta abar. 

Mota bereko agirietarako atxikitze epea dago. Adibidez: dirulaguntza-espedienteak suntsitzeko epe bat, beste bat ezkontza-espediente guztietarako, eta beste bat obren kontratazio-espediente guztietarako. Agiri-multzo horietako bakoitzari dokumentu-saila esaten zaio hizkera teknikoan. 

Ebaluazio sakona egin ondoren onesten dira atxikitze epeak. Xede horrekin sortutako batzordeek dute ebaluazioa egitearen ardura. Nafarroan lau daude: 

  • Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea, izaera orokorrekoa. Nafarroako edozein artxibok jo dezake hartara, dokumentu-sailak baloratzea eskatzeko edo agiriak suntsitzeko baimena eskatzeko. 
  • Bi batzorde espezifiko, Tuterako eta Burlatako udalek sorturikoak beren udal-artxiboetarako.
  • Nafarroako Agiri Judizialak Xahutzeko Batzordea.

Batzorde horiek emandako ebazpenak baliozkoak dira beren eskumenen esparruko agirietarako. Edozein udal-artxibok eskatzen ahalko du edozein batzordek onetsitako erabakiak hartzea.
 

Nola eskatu dokumentu-sailak ebaluatzeko?

Ebaluatu gabeko dokumentu-sailak badaude, horretarako sortutako batzordeetako batek irizpena eman beharko du. Jarraian dagoen estekan, balorazioa egiteko eskatzen ahal zaio Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeari.
 

Nola eskatu dokumentuak suntsitzeko?

Toki-erakundeek batzordeei jakinarazi behar diete agiriak suntsitu behar dituztela. Jarraian dagoen estekan agiriak suntsitzeko baimena eskatzen ahal zaio Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeari.