Arrantzari buruzko araudia

21/2023 Foru Legeak, Nafarroako arrantzaren kudeaketari buruzkoak, arautzen du arrantza Nafarroan.

Lege horren helburua da Nafarroako arrantza baliabideak babestu, zaindu, sustatu eta antolatzea, jasangarritasun irizpideekin bat, eta arrantzaren jarduera gizarte osoaren eskura jartzea.

Arau esparru horrek ezartzen du antolamendurako tresna hauen bidez kudeatuko dela arrantza:

  • Arrantza antolatzeko plan zuzentzaileak, urak kasuan kasuko eremuan zedarritzen dituztenak zonifikazio biogeografiko eta ekologiko baten bidez, eta kontuan hartuz planeko espezieetarako daukaten potentzialtasuna. Jarraibideak eta arau orokorra ere ezartzen dituzte arrantzaren aprobetxamendu jasangarria, kontrola eta jarraipena egiteko.
  • Arrantza kudeatzeko plan teknikoak, baldintzak jartzen dituztenak araubide bereziko ur masak eta tarteak aprobetxatu eta kudeatzeko (hala nola, arrantza barrutiak eta ur pribatuak). Ikus arrantza barrutien atala, arrantza kudeatzeko indarreko plan teknikoak kontsultatzeko.
  • Arrantza debekualdiei buruzko xedapen orokorrak: 59E/2024 Foru Agindua.