Gobernuaren ekintza

PROGRAMA AKORDIOA

2023ko abuztuaren 8an, PSN-PSOEk, Geroa Baik eta Contigo Zurekin taldeak programa akordioa erdietsi zuten koalizio-gobernua osatzeko 2023-2027 aldirako.

“Nafarroako Gobernu aurrerakoi eta pluralerako programa akordioa” izenez ezagutzen da ituna, eta bertan aldeen printzipio, lehentasun eta konpromisoak biltzen dira honako eremuetan: osasuna, ongizatea, berdintasuna, inklusioa, etxebizitza, hezkuntza, kultura, fiskalitatea, baliabide publikoak, lurralde-kohesioa, enplegua, garapen ekonomikoa, trantsizio ekologikoa, landa-garapena, hizkuntza-politika, justizia, segurtasun publikoa, bakea eta bizikidetza, autogobernua, etika, gardentasuna eta erakundeen arteko lankidetza.

INBESTIDURA HITZALDIA

2023ko abuztuaren 14an, PSN-PSOEko zerrendaburuak, María Chivite Navascuesek, inbestidura-hitzaldia irakurri zuen Nafarroako Parlamentuan, eta, biharamunean, Ganberaren babesa lortu zuen bigarren bozketan gehiengo soilez.

Chivitek 21 parlamentariren aldeko botoa jaso zuen, PSN-PSOEko (11), Geroa Baiko (7) eta Contigo Zurekin taldeko (3) kideenak. UPNk (15), PPNk (3) eta Voxek (2) aurka bozkatu zuten eta EH Bildu (9) abstenitu egin zen.

GOBERNUAREN LEHEN 100 EGUNEN AZTERKETA

2023ko azaroaren 22an, Chivite Lehendakariak 2023-27 legegintzaldiko lehen 100 egunen azterketa egin zuen. Aldi horretan egindako 60 jarduketa baino gehiago aipatu zituen lau eremutan: azpiegiturak, etorkizuneko erronkak, eta zerbitzuen eta herritarren eskubideen hobekuntza.