Nafarroako Gobernuko goi kargudunen bilatzailea

Iragazkiak
Iragazkiak
75 Emaitza

Bilaketaren emaitzak

BIOGRAFÍA
Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzailea, Txerra García de Eulate Jiménez.
Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzailea

Txerra García de Eulate Jiménez

Iruñean jaio zen 1973an eta Burlatan bizi da. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.

Soziologian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Lan-esperientzia luzea du gizarte-lan esparruan ikerlari eta analista gisa hainbat entitate eta organismotan. 

Bere lan ibilbidea 1996an abiarazi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako Departamentuan, praktiketako kontratuarekin. Jarraian Volkswagen Navarra-ko Giza Baliabideen Departamentuan aritu zen lanean, departamentuari dagozkion zereginak betetzen, esaterako Nafarroako faktoriaren analisi soziologikoak. 2001etik 2004era arte Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako Sustapen eta Garapen Unitateko teknikari aditu bezala garatu zuen bere lana. Ordutik aurrera eta hurrengo urteetan zehar (2004-2006), NUPeko Gizarte Laneko Departamentuan (ikerketarako ALTER Taldea) ari da lanean ikerlari bezala. 2006an bere teknikari etapari ekin zion Nafarroako CCOO-ko Ikasketen Kabinetean, bere arduraduna izatera helduz azken etapan, gizarte eta lan esparruetan askotariko azterketak eta analisiak garatuz (krisiaren inpaktua, epe luzeko langabeziaren analisia, lurralde arteko ezberdintasunak, koiuntura sozio-laboralen gaineko aldizkako txostenak, etab.). Paraleloki hainbat entitatekin elkarlanean aritu da babesgabetasun, urrakortasun eta esklusio egoeran dauden kolektiboen azterketa eta analisia eginez. 2016tik egundaino, jada profesional autonomoa (freelance) izanik eta asistentzia tekniko ezberdinak direla medio, bere analista ikertzaile zereginarekin jarraitzen du. 2016tik 2022ko maiatzera arte, Errealitate Sozialaren Behatokiko teknikari-laguntzailea izan zen, eta 2022ko azarotik atal horren buru, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi izendatzean. 

Bere ibilbidean zehar gizarte ikerketarako hainbat tekniketan prestatu da, kuantitatiboetan hala nola kualitatiboetan. Enplegua, immigrazioa, pobrezia eta esklusioa, despopulazioa eta lurralde arteko ezberdintasunak esparruekin lotutako askotariko argitalpenen (kapituluak eta artikuluak) autorea da. Txostengile bezala parte hartu izan du kongresuetan, jardunaldietan eta mintegietan.

Nafarroako estatistika Kontseiluko kidea da Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko ordezkari gisa lehenbizi eta ondoren Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi gisa.

2023ko urrian Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzaile izendatu dute.

BIOGRAFÍA
Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusia, Miren Maite Domínguez Muguiro.
Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusia

Maite Domínguez

Iruñean jaio zen 1970ean. Ezkonduta dago.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (1995) eta Enpresa Zientzietan diplomatuta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1992).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa da 1998tik, eta Enpresa Zientzietako diplomadun lanpostua du jabetzan.

Bere ibilbide profesionala hainbat arlo eta ardura-lanpostutan garatu du: Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuko B mailako teknikaria (1998-1999), Barne Merkataritzako Bulegoko burua (1999-2003), Merkataritzarako Zerbitzuen Ataleko burua (2003-2009), Ekonomia Zerbitzuko zuzendaria (2009-2014) eta Hitzarmen Ekonomiko, Analisi Fiskal eta Administrazio Zerbitzuko zuzendaria (2014-2023). Gainera, 2011z geroztik, Nafarroako Gobernuaren ordezkaria izan da Nafarroako autobidearen eta Nafarroako ubideko eremu ureztagarrien sozietate emakidadunetan.

Halaber, Hitzarmen Ekonomikoari buruzko hitzaldiak eta hitzaldiak eman ditu hainbat erakunde publiko eta pribatutarako.

2023ko irailean Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusi izendatu dute.

BIOGRAFÍA
Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Inés Jiménez Muro.
Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia

Inés Jiménez Muro

Mendigorrian jaio zen 1976an. Ezkonduta dago eta seme-alaba biren ama da. 

Gizarte Lanean diplomaduna da (1997) eta Soziologian lizentziatua (2002) Nafarroako Unibertsitate Publikotik (NUP). Bestalde, Familian Esku-Hartzea eta Bitartekotza Egitea graduondoa dauka Deustuko Unibertsitatetik (2000) eta Irabazi Asmorik Gabeko Erakundeen zuzendaritzan eta kudeaketan master bat Bartzelonako Unibertsitatetik (2001). Halaber Kudeaketa Publikoan Adituaren titulua dauka NUPetik (2015).  

Bere lan-ibilbidea gizarte esku-hartzearen eta garapenerako lankidetzaren esparruan hasi zuen, zeinetan gizarte esku-hartze, kudeaketa eta planifikazio zereginak burutu zituen 1999 eta 2006 artean.

2007tik, Nafarroako Gobernuko funtzionarioa da; bertan postu ezberdinak bete izan ditu diru-sarrerak bermatzeko kudeaketa, gizarte inklusioa eta garapenerako lankidetza esparruetan. Zehazki, 2007 eta 2012 artean, gizarte-langile lanak burutu zituen Gizarteratze sekzioan. 2012 eta 2019 artean, Gizarte Inklusioa eta Prestazio Ekonomikoak sekzioko burua izan zen. 2019 eta 2023ko urria artean, Diru-Sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren zerbitzuko zuzendaria izan zen. 

2023ko urrian Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusi izendatu dute.

BIOGRAFÍA
Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
Barneko zuzendari nagusia
Salvador Díez Zapata

Albelda de Ireguan (Errioxa) jaio zen 1963an.

Aditua da taldeen koordinazioan, erakundeen gainbegiratze ekonomikoan eta kirol-gerentzian. Gainera, ibilbide luzea egin du jokalari profesional eta saskibaloiko entrenatzaile gisa.

2022an Errioxako Gobernuko Osasun Departamentuko Larrialdietako eta Babes Zibileko zuzendari nagusi izendatu zuten. Kargu horren ondorioz, ondoko erkidegoko babes zibileko politikak ezarri eta garatu ditu; besteak beste, SOS Errioxa Ekintzak Koordinatzeko Zentroa kudeatu du, eta harremanak koordinatu ditu Suteak Itzaltzeko eta Salbamendurako Partzuergoarekin eta mota horretako eginkizunekin zerikusia duten ministerioekin.

Gainera, 2017 eta 2020 artean Espainiako Saskibaloi Federazioarentzat lan egin zuen, eta kirol, erakunde, administrazio eta promozio arloko aholkularitza lanak egin zituen Endesa Liga, Urrezko LEB, Zilarrezko LEB eta Emakumezkoen 2. Liga bezalako lehiaketetan.

2014 eta 2016 artean Club Deportivo Prometeren zuzendari nagusia izan zen, izen bereko fundaziokoa. Bertan, Emakumezkoen Ligako lehen taldearekin, tarteko kategoriekin eta saskibaloi-eskolekin lan egin zuen. 2002 eta 2014 artean, Rioja Alta Golf Club elkartearen kudeatzailea izan zen, eta bertan hainbat eginkizun bete zituen: antolaketa, langileen kudeaketa, koordinazioa eta komunikabideekiko harremana.

2023ko irailean Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barneko zuzendari nagusi izendatu dute.

BIOGRAFÍA
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, eta Gobernuaren eleduna
Amparo López Antelo

Donostian jaio zen 1971an. Ezkonduta dago.

Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (1989-1994), EHU-n ere Administrazio Publikoko masterra (1997-1998) ikasi zuen, Mugikortasun Kudeaketan eta Plangintzan graduondoa egin du Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Mondragon Unibertsitatean taldeen lidergoan eta gatazken konponbidean Aditua masterra ikasi du. Bere prestakuntza osatu du beste ikasketarekin: nominak, kontabilitatea eta finantzak ikastaroak, hirien kudeaketa estrategikoari buruzko ikasketak, kontsumoko arbitrajea, fundazioen kudeaketa, management eta komunikazioa, eta webgune soziala administrazio publikoentzat, besteak beste.

Bere ibilbide profesionalean, RACVN-RACC Fundazioan lan egin du Euskadiko eta Nafarroako Zuzenbide Saileko eta Mugikortasun Arloko zuzendari gisa (1995-2009); 2009 eta 2013 bitartean Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria izan zen; Eguesibarko Udalan Toki Garapena, Enplegua, Turismoa, Merkataritza eta Industria teknikoa (2015-2016) izan zen; “Globalec Mantenimiento Vial, SL” enpresan nazioarteko aholkularia (2013-2016) izan zen; Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioko zuzendaria (2016-2017) eta 2017tik 2019ra arte, Eusko Jaurlaritzako Bulego Judizial eta Fiskala Eraberritzeko zuzendaria izan zen.

Esparru akademikoari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsiteko udako ikastaroen zuzendaria izan da, eta Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Segurtasun eta Larrialdien Kudeaketarako Graduko irakaslea.

Bere ibilbide politikoan Uharte herriko alkatea izan da Nafarroako Alderdi Sozialistagatik 2019ko ekainetik abuztura.

Aurreko legealdian Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barneko zuzendari nagusia izan zen. 2023ko abuztuan Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari izendatu zuten, eta urte berean, urrian, Gobernuaren eledun ere bai.

BIOGRAFÍA
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren Kabineteko burua, Jokin Lecumberri Napal.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren Kabineteko burua
Jokin Lecumberri Napal

Iruñean jaioa 1989an.

Kazetaritzan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean. Cambridgeko Unibertsitateko ingeleseko Advanced (C1) titulua eta Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko (UNIR) Bigarren Hezkuntzako Masterra ditu.

La Vanguardiako (Bartzelona) Politika sailean hasi zuen bere ibilbide profesionala. Ondoren, EAEko eta Nafarroako korrespontsal izatera igaro zen 2011 eta 2020 artean. Etapa horretan, bitarteko honen atal guztiei euskarria eman zien eta goiburuko informazio politikoaz, ekonomikoaz, sozialaz eta kulturalaz arduratu zen. Aldi horretan, Godó Strategiesentzat, Godó Taldeko komunikazio korporatiboko eta marketineko departamentuarentzat, hainbat ekimen garatzen lan egin zuen eta horren ondorioz, edukiak sortzeko kanpainetan parte hartu zuen, bai eta LaLiga, Endesa edo Enel Green Power enpresen marka zabaltzeko eta kokatzeko kanpainetan ere.

Hainbat kolaborazio egin ditu Radio Euskadiko ‘Boulevard' saioan eta RAC1en. AS egunkariko eta SER kateko erredaktore ere izan zen Santanderren.

2020aren amaieran, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko Kabineteko kide izatera pasa zen. Osasun Sistemaren Urte-liburua aldizkariaren 
‘COVID-19aren pandemiaren analisia Nafarroan’ monografikoaren egileetariko bat da.

2023ko ekaina eta abuztua bitartean Osasun kontseilariaren Kabineteko buru izan da. 

2023ko abuztuan Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu dute. 

BIOGRAFÍA
Bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria

Ana Ollo Hualde

Iruñean 1965. urtean jaio zen. Bikotea eta bi seme ditu.

Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (1988) eta Zientzia Politikoetan doktoretza ikasketak ditu, Euskal Herriko Unibertsitatean "Nafarroako Elite politikoak" (2001) tesiarekin. Horretaz gain, Instituzio-komunikazioan Aditu titulua dauka Pompeu Fabra Unibertsitatean (1993) eta Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoan Masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010). Euskara eta Ingeleseko B2 tituluak ditu. 

Bere lan ibilbidea kazetari hedabide anitzetan hasi zuen, hala nola, Cadena Ser-en (Radio Bilbao), Navarra Hoy-en, Gazteizko RNE-n eta TVEk Bilbon eta Iruñean dituen ordezkaritzetan.  

1991ean komunikazio instituzionalean lan egiten hasi zen. Urtebetez Nafarroako Gobernuaren Prentsa Kabinetean aritu zen eta 1992ko abuztutik Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), non erakundeko lehen komunikazio bulegoa osatu zuen. Oposizio bidezko komunikazio-teknika, 2007tik eta 2015 arte NUPeko Komunikazio Zerbitzua zuzendu zuen, lan hori Errektore Kabineteko buru lanekin tartekatuz.

NUP-en Gobernuko organoetan, hala nola, Klaustroan eta Gobernu Batzordean, Administrazioko eta Zerbitzuetako langileak ordezkatzeko aukeratu zuten. Gainera, Espainiako Unibertsitate Errektoreen Konferentziako Komunikazioaren arloko (CRUE) kidea izan zen. 1992tik  Unibertsitateen Komunikazio Kabineteen Elkargo profesionaleko (AUGAC) bazkide sortzailea da.

Baeza, Konpostela, Salamanca eta Alacant-en zein beste hainbat hiritan antolatutako unibertsitate eta erakunde komunikazio arloko kongresu eta topaketetan hizlari izanik, Medicus Mundi-ko komunikazio batzordean parte hartu zuen (2011-2013). Halaber, zenbait gizarte erakunderen bazkidea da, hala nola, Euskal Herria Irratia eta Paris 365koa.

2015ko uztailean, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari eta bozeramaile izendatu zuten. Azken kargu hau 2016ko irailean utzi zuen. 

2019ko abuztuan, Herritarrekiko Harremanetako kontseilari izaten jarraitu zuen, Geroa Baik proposatuta. Kargu hori bete du azken lau urteetan. Legegintzaldi honetan, Bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari kargua du.

BIOGRAFÍA
Ekonomia - Next Generationeko zuzendari nagusia, Julio Cifrián Ruiz de Alda.
Ekonomia - Next Generationeko zuzendari nagusia

Julio Cifrián

Iruñean jaio zen 1983. urtean. Ezkonduta dago, eta bi alaba ditu. 

Zuzenbidean eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (2007).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa da 2011z geroztik, eta plaza du Ogasuneko Teknikari gisa. 

Sektore pribatuan hasi zen lanean, finantza- eta banku-aholkulari gisa Nafarroako Kutxan (2007-2008) eta abokatu gisa Garrigues bulegoan (2008-2010). Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Ogasuneko teknikari gisa sartu ondoren, ibilbide profesionala garatu du erantzukizuneko arlo eta postu ezberdinetan: Zuzeneko Zergen Zerbitzuko A mailako teknikaria (2011-2014), Zerga Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria (2014-2015), PFEZ eta Ondareari buruzko Zergen Atal Teknikoko eta Kontroleko burua (2015-2021) eta Pertsona Fisikoen Errentaren, Ondarearen eta Errenta Kanpainaren gaineko Zergen Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria (2021-2023).
Halaber, arlo fiskaleko hainbat gairi buruzko hitzaldiak eman ditu erakunde publiko eta pribatu ezberdinentzat. 

Horrez gain, Kontabilitatea eta Finantzak III, Kontabilitatea eta Finantzak IV eta Kontabilitatea eta Finantzak V irakasgaietako irakaslea da Nafarroako Unibertsitatean. 

2023ko irailean, Ekonomia-Next Generationeko zuzendari nagusi izendatu dute. 

BIOGRAFÍA
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria

José Luis Arasti Pérez

Milagron jaio zen 1971ean, ezkonduta dago eta seme bat eta alaba bat ditu. 

Enpresa ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta halaber Teknikari Aditua da Administrazioan eta Ekonomian.

Foru Komunitateko administrazioko langile publikoa da 1995etik, plaza baten jabe izanik Tuterako Osasun Arloko Pertsonalaren Zerbitzuan 2005. urtetik.

2018ko ekainetik 2023ko abuztura arte, Espainiako Gobernuaren ordezkaria izan da Nafarroako Foru Komunitatean. Halaber Nafarroako Gobernuko Barne Departamentuko Segurtasun Politiken Zerbitzuko zuzendaria izan da 2011 eta 2012 artean, eta departamentu horretan bertan Trafiko eta Bide Segurtasunaren Ataleko burua 2012 eta 2017 artean. Lehenago, 2009 eta 2012 artean, Tuterako Osasun Arloko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Unitateko burua izan zen. 

Horrez gainera, Nafarroako Alderdi Sozialistan (PSN-PSOE) kargu organiko eta hautatu ezberdinak bete izan ditu. 1995-1999 legegintzaldian, Milagroko Udaleko zinegotzia izan zen alderdi horrekin. 2015ean, Udaletxe horretako alkatetzarako izangai eta Udal Talde Sozialistaren bozeramaile izan zen, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua bere gain hartu zuen arte. PSN-PSOEko Ekonomia eta Administrazioko idazkari exekutiboa izan zen 2014ko abendutik 2017ko uztailera arte eta, data horretatik egundaino, alderdiaren Eskualdeko Batzorde Exekutiboko Koordinazio Instituzionalaren idazkari exekutiboa izan da.

2023ko abuztuan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari izendatu dute.

BIOGRAFÍA
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren Kabineteko burua, Álvaro Valderrama López.
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren Kabineteko burua

Álvaro Valderrama López

Burgosen jaio zen 1983. urtean.

Kazetaritzan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (2005).

Ingeles maila ertaina eta oinarrizko euskera ditu.

Bere ibilbide profesionala hasi zuen Burgosgo COPE irrati katean, 2005. urtean. Ondoren, Localia Canal 4 Navarra telebistan lan egin zuen. Hor, 2006 eta 2009 bitartean albiste-saioetako editorea eta kirol saioetako zuzendaria izan zen.

2009. urtean SER Navarra irrati kateko albiste erredaktorea bilakatu zen eta 2014 eta 2018 bitartean, irrati horren asteburuko programazioa zuzendu zuen ere. 2018-2019 urteetan “Hoy por hoy Navarra” magazine-ko zuzendaria izan zen.

Hizketaldiak moderatzen esperientzia du eta baita Nafarroako ekitaldi sozialak eta kulturalak antolatzen.

2019ko abuztuan, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren Kabineteko buru izendatua izan zen, eta 2023ko abuztuan kargu hori berretsi du.