Animalien ongizatea

Abereen ongizatearen kontrola abeltzaintzako ustiategietan, garraioan eta hiltzean

Animalien ongizatea animalia baten osasun, erosotasun, elikadura eta segurtasun baldintza egokiak dira. Animalien Osasunaren Mundu Erakundeak ematen dituen jarraibideek bost askatasun aipatzen dituzte, baldintza egoki horiek bete daitezen: animaliak gosetik, egarritik eta desnutriziotik libre egotea; beldurretik eta larritasunetik libre; eragozpen fisiko eta termikoetatik libre; minetik, lesioetatik eta eritasunetatik libre, eta portaera naturala erakusteko libre.

Animaliak izaki sentiberak direla aintzat hartuz gero, abeltzaintza jarduerek nahitaez saihestu behar dute abereei behar ez den oinaze edo sufrimendurik eragitea. Abeltzaintzako ustiategietako arduradunek eta animaliak garraiatu edo zaintzeaz arduratzen den edonork animalien ongizaterako baldintza batzuk bete behar dituzte; Ministerioak argitaratzen duen Animalien ongizateari buruzko gidan dituzu eskura, kontsultatu nahi baduzu.

Gidan aurkituko dituzu animalien ongizatearen baldintza orokorrak, espezie bakoitzak behar dituen baldintza zehatzak, eta oinarrizko lau esparrutan aplikatzen diren zainketak:  ustiategia, garraioa, abereak hiltzean eta animaliekiko esperimentazioan.

Garraioaren eta esperimentazioaren arloetan, Europako Batasunak zenbait gida praktiko eta zuzentarau interesgarri argitaratu ditu, eta ondoren horien berri emanen dugu.  Bestalde, Nafarroako Gobernuak berariazko tramiteak ditu bi jarduera mota horietan aritzeko, eta horiek ere kontsultatzen ahalko dituzu apartatu honetan.

Garraioan

Animaliek garraiatzean lesiorik edo sufrimendurik jasan ez dezaten, garraiolariek eta garraiobideek nahitaez bete behar dituzten baldintza batzuk ezarri dira; animalien garraioko gidaren eta zaintzaileen gaitasuna egiaztatzeko ere hainbat baldintza ezarri dira.

Egokiena duzu EBko Argitalpen Bulegoaren webgunera jotzea. Hor aurkituko dituzu behi, txerri, behor nahiz ardiak garraiatzeko jardunbide egokien gidak. 

Nafarroan animalia bizien garraioari buruzko tramiteak ere kontsultatzen ahal dituzu:

Esperimentazioan

Esperimentaziorako eta beste helburu zientifiko batzuetarako erabiltzen diren animalien ongizatea eta babesa ere bermatu behar dira. Europako Batasunak arlo horretan duen legeria bakarra da, azken helburutzat ezartzen baitu zientzia eta hezkuntza helburuekin erabiltzen diren animalia guztiak ordezkatzea, eta hori lortzeko neurri zehatzak hartzen ari delako. 

Esperimentazioan animaliak babestearekin zerikusia duten Nafarroako Gobernuaren izapideak ere kontsulta ditzakezu:

Animalien ongizaterako prestakuntza

Animaliak gobernatzeko, ongizatean trebatutako langileak izan behar dituzte abeltzaintzako ustiategiek.

Bereziki, txerri eta oilasko haztegiek, eta orobat, etxeko behor, behi, ardi, txerri nahiz hegaztien garraioan, helburu ekonomiko batekin aritzen diren pertsonek ere, gutxienez hogei orduko iraupeneko ikastaroen bidezko prestakuntza hartu behar dute, eta gaitasun ziurtagiri baten bidez egiaztatu behar dute. Nafarroan INTIAk eskaintzen du prestakuntza hori.