Descárgate la app
Nekazaritza-jardunbide jasangarriak
Nekazaritzako praktika jasangarriak
-
Ongarritze jasangarria
-
Nitratoek ura ez dezaten kutsatu prebenitzea
-
Higienea eta trazabilitatea nekazaritzan
Ongarritze jasangarria
Lurzoruan ongarriak eta beste mantenugai-iturri batzuk (hala nola materia organikoa) aplikatzeak ingurumen-inpaktu negatiboa izan dezake, berotegi-efektuko gasen emisioengatik, uren kutsaduragatik (azalekoak zein lurpekoak) edo lurzoruan metal astunak metatzeagatik.
Ingurumen-inpaktua eta klima-inpaktua minimizatzeko, nekazariek honako hauek egin behar dituzte:
- Nekazaritzako lurzoruen elikadura jasangarrirako arauak bete.
- Mantenugaiak emateko eragiketa guztiak ustiapen-koadernoan erregistratu. Lotutako tramiteak:
Lotutako tramiteak
Nitratoek ura ez dezaten kutsatu prebenitzea
Nekazaritza-ekoizpen intentsiboak uren kutsadura eragiten du, bereziki, lurrazaleko eta lurpeko uretan nitrato-kontzentrazioa handitzen delako, bai eta urtegien eta itsasertzeko uren eutrofizazioan ere (usteltzea eta oxigeno-falta nitrogenoaren eta fosforoaren kutsaduragatik).
Arazo hori arintzeko, Nitratoei buruzko Zuzentarauak ukitutako urak identifikatzeko betebeharra ezartzen du, eremu kalteberak izendatzeko irizpideak ezartzen ditu, eta ondorioak ezabatzeko edo minimizatzeko ekintza-programak abian jartzea agintzen du.
Nafarroan, gaur egun, lau eremu kaltebera daude izendatuta:
• Errioxa-Mendabia
• Ebro-Aragoi
• Zidakos ibaiaren arroa
• Robo ibaiaren arroa
Eremu kalteberetan kokatutako nekazaritza-ustiategiek honako hauek egin behar dituzte:
- Nitratoengatik kalteberak diren eremuetan jarduteko planetan ezarritako neurriak betetzea eta Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodeko gomendioei jarraitzea.
- Ustiapen-koaderno bat eramatea, ongarritze planak eta praktikak erregistratzeko.
Higienea eta trazabilitatea nekazaritzan
Nekazariek, elikadura-kateko gainerako operadoreek bezala, ekoitzitako elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna bermatu behar dute, eta, horretarako, Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatuta egon behar dute.
- Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzea (SGA aplikazioaren bidez, eskabide bakarraren bidez edo urteko adierazpenaren bidez)
- Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorreko inskripzioen kontsulta
Arriskuak minimizatzeko:
- Nekazaritzako ekoizpen primarioko higiene-jardunbide egokien gida
- Fruta eta barazki freskoetan arrisku mikrobiologikoei aurre egiteko gida
- Landare kimuak ekoizteko higiene-jardunbide egokien gida
Higieneari eta trazabilitateari buruzko araudia:
- 852/2004 (EE) Erregelamendua, elikagaien higieneari buruzkoa.
- 9/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 16koa, arautzen dituena Europar Batasunak lehen mailako nekazaritza ekoizpenerako higienearen arloan emandako araudia aplikatzeko baldintzak.