Nola jokatu arrisku natural bat izanez gero

Zer egin honako arrisku hauen aitzinean: ekaitza, uholdeak, haize bortitza, elurra, lurrikara...

Ekaitza

Ekaitza dagoenean, deskonektatu tresna elektrikoak eta telebistako antenak, deskarga elektrikoak saihesteko edo tentsio igoera batek ez dezan kalterik egin gailu horietan.

Aire zabalean bazaude, urrundu bainatzeko lekuetatik. Kendu metalezko objektuak, eta, ahal dela, ez geratu eremu zabaletan. Babestu toki seguru batean, eraikin baten barruan edo auto itxi batean.

Uholdeak

  • Aldendu zutoin elektrikoetatik eta argindar klabeetatik, eta ez ibili urak hartutako bideetan.
  • Eraikin batean bazaude, ez geratu sotoan ez beheko solairuetan, joan goreneko solairuetara.
  • Itxi ur, gas eta argindar hornidura, eta erabili eskuargiak argitzeko.
  • Ahal dela, ez igaro urak hartutako pasabiderik ezta ur lasterrik, baina, igaro behar badituzu, aintzat hartu 15 cm-ko sakonera nahikoa dela arrastatutako materialek pertsona bat lurrera botatzeko. Uraren maila belaunetik gora iristen bada, arriskua oso handia da. Igeri egin behar baduzu, ez egin korrontearen kontra, baizik eta haren alde eta diagonalean, beste bazterrera iritsi arte.
  • Zure autoaren gurpilak urpean egon badira, kontuan izan balaztek ez dutela ongi funtzionatuko, eta, beraz, gero ikuskatu egin beharko direla. Beste gomendio batzuk, urak ibilgailu batean ustekabean harrapatzen bazaitu.

Haize bortitza

  • Jaso edo finkatu haizeak eraman ditzakeen kanpoko objektuak; adibidez, aulkiak eta loreontziak.
  • Bilatu babesleku bat, eta ongi itxi, eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoak. Ez irten kanpora.
  • Urrundu eraikuntzetatik eta egoera txarrean daudenetatik.
  • Aldendu erortzen ahal diren erlaitz, markesina, garabi, aldamio edo zuhaitzetatik.
  • Lur zabalean bazaude, etzan lurreko sakonuneren batean, eta estali burua.

Elur jausia

  • Saiatu ihes egiten hurbilen duzun aldetik, beti diagonalean eta beherantz. Askatu eskiak, taula, erraketak edo makilak, harrapatuta ez geratzeko.
  • Saiatu haitz edo zuhaitz bati heltzen, elurrak eraman ez zaitzan. Lortzen ez baduzu, saiatu elur jausiaren azalean mantentzen. Horretarako, saiatu albo baterantz irteten, igeriketa mugimenduak eginez. Halaber, babestu burua, haitzik ez jotzeko.
  • Elur azpian gelditu bazara, bola forman jar zaitez, eta saiatu lehenbailehen irteten. Saiatu beso eta belaunekin elurra mugitzen, arnas ganbera bat egiteko. Mugitu baino lehen, identifikatu zer posiziotan zauden. Horretarako, listua bota ezpainetara: sudurrerantz badoa, buruz behera zaude.
  • Irten ezin baduzu, mugitu ahalik eta gutxien eta arnasa astiro hartu.

Lurrikara

Etxean bazaude:

  • Ez ahalegindu kalera korrika irteten.
  • Janaria prestatzen ari bazara, itzali sua berehala.
  • Bilatu lehenbailehen toki seguru bat etxe barruan babesteko.
  • Mahai eta ate markoek eskaintzen duten babesa, ezer ez baino hobea bada ere, babes ahula da.
  • Mahai baten azpian babestu bazara, saiatu mahaiaren hankaren batetik hurbil jartzen, hori baita mahaiaren inguru erresistenteena.
  • Hobe duzu zeure burua “bizitzaren triangelua” deritzon printzipioaren arabera babestea. Eraikin bat erori ondotik gelditzen diren hiruki formako espazio libreei deritze, eta objektu zein forma erresistenteen inguruan sortzen dira.
     
Kalean bazaude: urrundu eraikinetatik, kristalak eta bestelako objektuak erortzen ahal zaizkizu. Baliteke eraikinen bat ere erortzea, horregatik urrundu behar duzu haietatik.

Gidatzen ari bazara: moteldu eta, lasai, gelditu ibilgailua errepidearen eskuinaldean. Oso zaila da autoaren kontrola mantentzea lurzorua mugitzen ari bada: horregatik saiatu behar duzu autoa gelditzen eta, hala, ez duzu istripurik izanen.

Itsasotik hurbil bazaude: urrundu hondartzatik eta bilatu ahalik eta garaien dagoen babesleku bat. Izan ere, mareak gora egin, edo tsunami bat gertatzen ahal da. Horregatik bilatu behar duzu itsasoko ura iristen ez den toki garai bat.

Liztortzar asiarra

Liztortzar asiarra (Vespa velutina) liztor europar arrunta (Vespa crabro) baino pixka bat handiagoa da (2-3 cm neurtzen du). Abdomena ilunagoa dauka, eta bere hanka ilunak horitu egiten dira ertzetan.

Oso gutxitan ziztatzen du, baldin eta pertsonak habiatik gutxienez bost metroko distantzia mantentzen badu. Ziztadak ez du osasun arrisku berezirik, beste liztor batzuen ziztadarekin alderatuz gero.

Habiak handiak dira, 1 x 0,5 m-koak, gutxi gorabehera, eta sarrerako zuloa albo batean izaten dute. Oro har, zuhaitz adarretatik zintzilik egon ohi dira, baina batzuetan sastrakan eta beste leku ez hain ohikoetan ere aurkitzen ahal diren.

Azaro-abendutik aitzinera, liztor guztiak hil egiten dira, eta habia hutsa gelditzen da. Hurrengo belaunaldiko liztorrek ez dute habia berrerabiltzen. Jaio diren erreginek negua zuloren batean edo zuhaitz azalen azpian igarotzen dute, eta udaberrian habia berria egiten dute.

Habia eskola, ospitale edo erabilera publikoko beste edozein tokitatik oso hurbil eta aktibo badago eta lehenbailehen kendu behar bada, SOS Nafarroari abisatuko zaio, hura kentzea azter dezan.