Nola jokatu sutea izanez gero

Suteak eraikinetan, etxean edo basoan

Eraikinetan

Espazio publiko batean bazaude, eman sutearen berri, eta bete ematen diren jarraibideak.

Sutea itzaltzen saiatuz gero, hasieran behar du izan; aukera izan behar duzu suaren eta irteera atearen artean kokatzeko, sugarrek zu inguratu gabe eta sua itzaltzeko baliabide egokia izan behar duzu.

Sua itzaltzea ez bada posible, eremua ebakuatu behar duzu:

  • Ez erabili igogailurik.
  • Goiko solairuetan bazaude, jo beherantz.
  • Keak arnasa hartzen uzten ez badu, saiatu makurturik ibiltzen, estali ahoa eta sudurra zapi busti batekin.

Ebakuazio bidea oztopatuta badago:

  • Joan leihoak dituen eta sutik urrutien dagoen gelara.
  • Itxi ateak, eta ezarri zapi edo toalla bustiak zirrikituetan, eta eskatu laguntza leihotik.
  • Ihes egiteko aukera bakarra sutik igarotzea bada, igaro tapaki batean bilduta; ahal bada, tapakia bustia izan dadila.

Arropak su hartu dion norbaiti laguntzeko: ez dezala korrika egin, etzan ezazu lurrean eta estali ezazu tapaki edo beroki batekin, burua barne. Itzulika mugi ezazu, sua itzaltzen den arte. Ileak su hartzen badu, bil ezazu zapi busti batekin, eta jarri burua ur zurrusta baten pean.

Etxean

  • Ez jarri bero fokuetatik hurbil gortinarik, Eguberrietako apaingarririk, zapirik edo suak hartzen ahal duen ezer.
  • Kontu izan suan dauden jakiekin, landareekin edo tximiniekin. Kontu handiz ibili haurrekin eta bero fokuekin.
  • Aldiro-aldiro garbitu ke kanpaiak eta xurgagailuak.
  • Entxufeak ez gehiegi kargatu eta ez egin behin-behineko loturarik: erabili aparatu eta instalazio elektrikoak behar den bezala.
  • Erretzailea bazara, ongi itzali zigarro puntak; busti urez zaborretara bota baino lehen. Gogoan izan oso arriskutsua dela ohean erretzea.
  • Aldiro-aldiro berrikusi zure gas instalakuntza, eta gailuak behar den gisan erabili. 

Butano bonbonak erabiltzen badituzu:

  • Itxi giltza gasa erabiltzen ari ez zarenean. Ziurtatu itxi duzula lotara joan edo etxetik irten baino lehen.
  • Gailu bat pizteko, piztu pospoloa edo pizgailua eta hurbildu erregailura, gasa erregailuetara pasatzeko giltza zabaldu baino lehen. Sukaldea etengabe eta behar bezala aireztatuta eduki, baina sua itzaltzen ahal duten aire korronterik sortu gabe.
  • Zaindu likidoen isuriek ez dezatela sugarra itzali eta, hala, gasa irteten jarrai ez dezala.
  • Gas usaina badago, itxi giltza eta zabaldu leihoak. Ez sakatu argiaren etengailurik eta ez piztu pospolorik, leherketa bat eragiten ahal baituzu.
  • Erreserbako butano bonbonak gorde zutik eta leku aireztatu batean.
  • Instalakuntzan ihesik dagoen jakiteko, ireki bonbonako giltza, eta jarri xaboi aparra balbulan, hodian eta loturetan. Begiratu ea punturen batean burbuilarik sortzen den. Hala bada, ihesen bat dagoelako da. Beraz, balbula itxi eta instalakuntza azter dezaten abisatu behar duzu.

Baso suteak

  • Sutea txikia bada, itzali sugarren oinarrira ura edo lurra botaz, edo zuhaitz adarrekin.
  • Sutetik urrundu landaredi gutxien dagoen ingurutik, mendian beherantz edo alboetarantz eginez. Inoiz ez ihes egin gorantz. Mugitu beti haizearen kontra, eta ez joan irteerarik gabeko sakan edo sakonuneetara.
  • Babestu arnasbideak, eta saiatu ez nekatzen.
  • Ez badago ihes egiterik, bilatu soilgune bat edo jada erre den gune bat, egin zulo bat, etzan ahuspez, eta estali gorputza lurrarekin edo arropa bustiarekin, batez ere burua.
  • Gogoan izan, bete itzazu honako jarraibideak baso suteak eragozten laguntzeko:
    • Ongi itzali zigarro puntak, eta ez bota autoko leihotik.
    • Ez utzi mendian kristalezko ontzirik, ez ezer.
    • Sua egin baimendutako eta horretarako prestatutako guneetan, eta soilik baldintza meteorologikoak onak badira. Ziurtatu ongi itzalita dagoela: bota ura eta estali lurrarekin.