Dokumentuak sinatu

Dokumentu bat modu elektronikoan sinatu ahal izateko ziurtagiri digitala behar da; eta sinadura digitala egiteko, programa edo baliabide bat, esaterako AutoFirma programa, Adobe, Word, Libre Office.

AUTOFIRMA PROGRAMAREKIN SINATU

Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak garatutako sinadura elektronikoaren aplikazio bat da “Autofirma”, eta derrigorrez ordenagailuan instalatu behar da.

“Autofirma” programarekin ordenagailuan dauden dokumentuak eta fitxategiak sinatu ahal dira, baita Administrazio Elektronikoari dagozkion tramiteak ere. 

Ordenagailuan dokumentuak izenpetzeko, ondorengo urratsak jarraitu behar dira: 

  1. “Autofirma” irekitzean, hautatu NAN elektronikoarekin edo ziurtagiri digitalarekin izenpetu nahi den.
  2. Hautatu ondoren, bilatu sinatu beharreko fitxategia edo bestela arrastatu dagokion leihora. 
  3. Behin fitxategia kargatu ostean, adierazi sinadura bistaratu nahi den ala ez. 
  4. Fitxategia izenpetzean, adierazi sinadura non kokatu nahi den. 
  5. Jarraian, sinaduraren informazioa azaltzen da eta hizkiaren formatua aldatzeko aukera ematen du. 
  6. Sinadura egiteko ziurtagiri digitala eskatzen du, eta babestuta badago, kodea.
  7. Izenpetu ondoren, dokumentua adierazitako tokian eta dagokion izenarekin gordeko da.

Ikusi gida (irudiak ditu urratsak errazago jarraitzeko)

Elektronikoki sinatzeko baldintza teknikoak

Egokitzapen prozesua abian jarri dugu tramiteak ziurtagiri digitalarekin sinatu ahal izateko, ohiko edozein web nabigatzaile erabiliz (Chrome, Safari, Edge, Internet Explorer 11 edo FireFox). Sinadura “Autofirma” programarekin egiten da.

Egokitzapena amaitu bitartean, tramite batzuetan “Autofirma” erabiltzen da eta beste batzuetan oraindik ez. Horregatik kasu bakoitzean ondorengo oharrak kontuan hartu behar dira:

Tramiteak Autofirmarekin 

Ordenagailuan “Autofirma” programa instalatuta eduki behar da eta nabigatzailean ziurtagiri digital bat konfiguratuta. 

Jarraitu ondorengo urratsak Autofirma instalatzeko eta ordenagailuaren funtzionamendua egiaztatzeko.

“Autofirma” gabeko tramiteak

Ondorengo nabigatzailetako bat erabili behar da: Internet Explorer edo Mozilla FireFox 51 (edo aurrekoak)

Eta ordenagailuaren konfigurazioa honakoa izan behar da:

  • Java: hornitzaileak adierazitako instrukzioak jarraitu behar dira. Egiaztatu ahal da zein den instalatutako Java osagaiaren bertsioa, hornitzailearen webguneko Java al daukat? aukerarekin. 
  • Ondorengo argibideak jarraitu behar dira FNMTrekin sinatutako osagaietan konfiatzeko.
  • Internet Explorer-en, lehenik eta behin ondorengo osagaiak instalatu behar dira: 

Tramite hauek sinatzeko beharrezkoa da aurkezten duenak bere nabigatzailean ziurtagiri digitala instalatuta izatea edo bestela NAN elektronikoa erabiltzea.