Albaitaritzako botikekin lotutako establezimenduen erregistro ofiziala

Oinarrizko informazioa

Erregistroaren xede den jarduera garatzen duten establezimenduen titular den edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Inskribatzeko:

  • Erregistroan inskribatzeak funtzionamendurako baimena suposatuko du, hau da, establezimenduek erregistro horretan inskribatuta egon behar dute beren jarduera garatu ahal izateko.
  • Erregistro inskripzioak bost urterako balioko du. Data horretatik aurrera, inskripzioa berritzeko eskabidea egin beharko da. 
  • Funtzionamendurako baimena kenduko zaie ezarritako baldintzak ez betetzeagatik edo baimena arautzen duen araudian ezarritako arrazoiengatik. Baimena galdu eta sei hilabete igaro ondoren ez badute baimena berritzeko eskabiderik egiten, behin betiko baja emango zaie Erregistroan.

Baja emateko:

  • Interesdunak eskabidea aurkeztu beharko du erregistroan baja emateko. Ondoren, eskabidea jaso eta 30 eguneko epearen barruan, baja eman aurretiko ikuskapena egingo da.

Aldaketak egiteko:

  • Titularrak Erregistroari emandako establezimenduari buruzko informazioan lehendabiziko inskripzioaren edo ondorengo berritzeen ondoren gertatzen den edozein aldaketa garrantzitsuren berri eman beharko dio Erregistroari.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskaera jasotzea
  • Ikuskapena
  • Inskripzioa onartzea edo ukatzea, dagokionaren arabera

269/1996 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko albaitaritza sendagaiak eta pentsu sendagaidunak arautzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atala
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 211 / 848 423 930

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de establecimientos relacionados con los medicamentos veterinarios

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time