Gizakiaren kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuak eraldatzen, manipulatzen, deuseztatzen edo garraiatzen dituzten enpresak erregistratzea (SANDACH)

Oinarrizko informazioa

  • Animalien hilikiak biltzen dituzten enpresei.
  • Gizakiaren kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuak eraldatzen, manipulatzen, deuseztatzen edo garraiatzen dituzten enpresei.

Inskripzioak lau urteko balio-epea izango du.

Behin epe hori igaro ondoren, inskripzioa berritzeko eskaera egin behar da.

Jardueran gertatzen den edozein aldaketaren berri eman behar zaio erregistroari.

Jarduerari ekin aurretik egin behar da enpresa inskribatzeko eskabidea.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabidea jasotzea, eta ikuskapena eta kontrola egitea.
  • Inskripzioa onartzea edo ukatzea, dagokionaren arabera.
  • Eskabidea onetsi edo ezeztu den jakinaraziko zaio interesdunari, posta arruntaren bidez.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Erregistroa
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Eskualdeko Bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Abere Osasuneko Atala
Gonzalez Tablas kalea 9, 2.a
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 210
Helbide elektronikoa: sanidad.animal@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time