Kexak, erreklamazioak, iradokizunak eta eskerrak igorri Nafarroako Gobernuari eta Foru Administrazioari

Oinarrizko informazioa

Edozein herritar, enpresa eta erakunde.

Prozeduraren urratsak:

  • Edozein departamentutako zerbitzuak, osasun-laguntza eta Foruzaingoa izan ezik: dagokion departamentuak jaso eta bideratzen du afera bakoitza. 
  • Osasun-laguntza: hartu izanaren adierazpena jasoko da eta, kexa edo erreklamazioa aurkeztu eta gehienez ere 20 egun naturaleko epean, zentroko zuzendariak erreklamatzaileari jakinarazpen idatzia igorriko dio, honako hauen berri emateko:
    • Erreklamazioaren arrazoiaren laburpena.
    • Burututako ekintzak. 
    • Ondorioak eta hartutako neurriak.
  • Foruzaingoa: gehienez ere 30 eguneko epean jasoko duzu zure ekimenaren erantzuna. Kudeaketa-unitatea zurekin jarriko da harremanetan 72 ordutan.
  • Instantzia orokorra edozein departamentutako zerbitzuetara egiten diren igorpenetarako, osasun-laguntzako zerbitzuetara eta Foruzaingora izan ezik.
  • Instantzia berariazkoa osasun-laguntzako zerbitzuetara egiten diren igorpenetarako (ospitaleak, osasun-zentroak, etab.). Erreklamazioetarako, gainera, NANaren fotokopia erantsi behar da; beste baten ordez eginez gero, haren baimena eta bion NANa, edo familia-liburua, adingabea bada.
  • Ez da berariazko dokumenturik erantsi behar Foruzaingora egiten diren igorpenetarako.

Nafarroako Gobernuari eta Foruzaingoari buruzkoa:

  • 21/2005 Foru Legea, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzkoa.
  • 61/2006 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzu publikoen erabiltzaileek aurkezten dituzten kexa eta iradokizunak kudeatzeaz arduratzen diren unitateak zehazten dituena.

Foruzaingoari buruzkoa:

Osasun-laguntzari buruzkoa:

  • 17/2010 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.
  • 204/1994 Foru Dekretua, hiritarrek Nafarroako Foru Komunitateko osasun sistemaren gainean erreklamatu eta iradokizunak egiteko prozedurari buruzkoa.

Erreklamazio bat aurkeztea ez da ezein kasutan administrazio-errekurtso gisara kalifikatuko, eta aurkezte horrek ez ditu etenen uki lezakeen prozeduran ezarritako epeak, ez eta baldintzatuko ere interesdunen gainerako ekintzak edo eskubideak gauzatzea.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Jarraibideak:

Joan nahi duzun zentroaren arabera, sakatu esteka bat edo beste:

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Jarraibideak:

Ekimen hauek ez dira onartzen: anonimoak, Foruzaingoari buruzkoak ez direnak, administrazio-, zigor-, diziplina-ekintzen edo bestelakoen ondoriozkoak, ez eta foruzainek foruzain gisa aurkeztutakoak ere; horiek guztiek araudi berariazkoa dute. Foruzaingoak eskubidea du dagozkion lege-ekintzak abiarazteko zerbitzuaren iruzurrezko erabilera egiten denean.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Harremanetan jartzeko

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time