Albaitariaren preskripziorik behar ez duten sendagaien banaketa eta salmenta komnikatzea

Txakur, katu, terrarioko animalia, etxeko txori, akuarioko arrain eta karraskari txikiendako sendagaiak

Oinarrizko informazioa

Mota horretako albaitaritzako sendagaiak banatzen eta saltzen dituzten dendentzat.

Albaitariaren preskripziorik behar ez duten txakur, katu, terrarioko animalia, etxeko txori, akuarioko arrain eta karraskari txikiendako sendagaiak banatzen eta saltzen dituen establezimenduek (10/2013 Legeak 29/2006 Legea aldatu ondoren):

  • Ez dute aurretiazko baimenik behar: nahikoa da jarduera hasi aurretik Abeltzaintza Zerbitzuari komunikatzea eta Erregistroan sartzea.
  • Ez dute farmazia zerbitzurik behar.
  • Ezin dute saldu ekoizpen animaliendako albaitaritzako sendagairik.
  • Ezin dute saldu albaitaritza preskripzioari lotutako albaitaritzako sendagairik. Albaitaritza preskripzioa behar duten sendagaiak baimentzeko beren ebazpenean hala adierazita dutenak dira. Enbalajean eta erabilera orrian honako ohar hau dute: "albaitaritza erabilerakoa - albaitaritza preskripzioa behar duen sendagaia".
  • Jatorrizko ontzi ukitu gabeetan banatu behar dituzte.
  • Baldintza hauek bete behar dituzte nagusiki (109/1995 Errege Dekretuaren 91. artikulua, ikusi "Araudia"):
    • Biltegiratzeko baldintzak: gainerako produktuetatik bereizita.
    • Kontserbazioa: fabrikatzaileak gomendatutako baldintzetan
    • Dokumentu kontrola.
    • Urtean behin: sarrerak eta irteerak, egiaztatutako aldeen txostenarekin.
    • Dokumentazioa eta erregistroak bitarteko elektronikoen bidez eramaten ahalko dira, eta 5 urtez gordeko dira.

Prozeduraren urratsak:

  • Komunikazioa jasotzea.
  • Animaliendako botikekin lotutako establezimenduen erregistro ofizialean erregistratzea.
  • 10/2013 Legea, Espainiako ordenamendu juridikoan legezko hornidura katean medikamentu faltsutuak sartzea prebenitzeari buruzko zuzentarauak sartzen dituena eta sendagaien eta osasun produktuen bermeei eta arrazoizko erabilerari buruzko 29/2006 Legea aldatzen duena.
  • 109/1995 Errege Dekretua, albaitaritzako medikamentuei buruzkoa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu behar da dokumentazioa:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña (Nafarroa)
  • Barruti bulegoak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarenak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atala
Elikagaien Segurtasunaren Bulegoa
González Tablas kalea 9
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 42 62 11
Faxa: 848 42 39 27
Helbide elektronikoa: segaliop@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time