Artxiboen errolda

Tramite honen bidez, erroldan alta egitea eskatzen ahal da, eta datuak aldatu direla jakinarazi

Tramitazioa

Jarraibideak:

Nork eman behar du alta erroldan?

Balio historikoa duten agiriak dauzkaten artxiboek, erakundeek eta pertsonek. Zehazki:

  • Edozein garaitako agiri publikoak. 
  • Gutxienez 40 urte duten agiriak, Nafarroako erakunde eta elkarte politiko, ekonomiko, enpresarial, sindikal eta erlijiosoek beren eginkizunetan sortu, kontserbatu edo bildutakoak, edo kulturaren eta hezkuntzaren arloko erakunde, fundazio eta elkarte pribatuek sortu, kontserbatu edo bildutakoak. 
  • 100 urtetik gorako agiriak, Nafarroan daudenak eta beste edozein erakunde pribatuk edo pertsona fisikok sortu, kontserbatu edo bildutakoak. 
  • Nafarroako dokumentu-ondarea eratzen duten agiriak, kulturaren arloan eskuduna den departamentuak hala deklaratuta, edozein dela ere haien titulartasuna eta antzinatasuna. 

Nola eman alta edo nola jakinarazi datuak aldatu direla?

Mezu elektroniko bat idatzi archivo.administracion.informacion@navarra.es helbidera. 

Harremanetan jartzeko

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua
Maiatzaren Biaren kalea z.g., Iruña
Helbide elektronikoa: servicio.archivos@navarra.es 
Telefonoa: 848 424 623

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time