Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordean erreklamazioa

Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeak merkataritza gatazkak ebazten ditu, lurreko eta garraioaren kontratuak zein horren jarduera lagungarriak eta osagarriak ez betetzeagatik sortutakoak

Oinarrizko informazioa

Honako hauek dira bere jarduera nagusiak:

  • Erreklamazioak ebaztea, eduki ekonomikoa dutenak eta sagaien eta bidaiarien lurreko garraioan zein horren jarduera lagungarri eta osagarrietan sortutako gatazkengatik aurkeztutakoak.
  • Diruzain gisa jardutea legez aurreikusitako kasuetan eta, hala behar den kasuetan, erretiratu gabeko salgaien besterentzea, baldin eta galtzeko arriskuan badaude edo garraioa ordaindu ez bada.
  • Peritatze lanak egitea, garraiatutako salgaien egoerari buruz desadostasunak izaten direnean.

 
Alderdiek aldez aurretik eta idatziz batzar jakin baten mende jartzea itundu ez badute, arbitraje batzordeen lurralde eskumena ezartzeko, demandatzaileak honako hauen artetik zeinen arabera egin aukeratuko du: garraioaren jatorriaren zein helmugaren helbidea edo zerbitzua ematen duen enpresaren helbidea.

Batzordeen arbitrajearen mende jartzeko akordioa dagoela iritziko da, baldin eta gatazkaren zenbatekoak 15.000 euro gainditzen ez baditu eta kontratuan parte hartzen duten alderdietako batek ere ez badio besteari bere kontrakotasuna adierazten kontrataturiko garraioa edo zerbitzua hasten den edo hasi beharko zukeen unea baino lehen.

Arbitrajea doakoa da, nahiz eta probak egiteko jarduerak ordaintzea derrigorrezkoa izanen den. Hori egiteko ez da abokatu edo prokuradore baten laguntzarik beharko.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Erreklamazio-inprimakia betetakoan, eskabide telematikoa aurkeztu beharko da izapideen ataletik, “Aurkeztu” botoiaren bidez, inprimakia erantsita.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Emilio Arrieta kalea, 25 - beheko solairua ezkerra
31002 Iruña
Telefonoa: 848 423 387
Posta elektronikoa: junta.arbitral.transportes@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Reclamación ante la Junta Arbitral del Transporte de la Comunidad Foral de Navarra

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time