Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko dokumentuen kopia

Oinarrizko informazioa

Eskaera guztien aurrekontua eginen da aldez aurretik, eta hura ordaintzea ezinbesteko baldintza izanen da kopia lanak egiteko.

Kopia paperean edo formatu digitalean egin daiteke.

Erreprografia zerbitzuak muga batzuk ditu (ikus “Araudia”).

Eskabide bat bete beharko da, eta han garbi zehaztu, zer dokumentu kopiatu nahi diren.

  • 23/2010 Foru Agindua, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko Zerbitzuen Gutuna onesten duena.
  • 62/2002 Foru Agindua, Nafarroako Artxibo Nagusiko kopiagintza zerbitzurako baimena arautuko duten jarraibideak onesten dituena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Erantsi zure eskaera mezu elektronikoari.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Eskaerak bidaltzeko beste bide batzuk:
    • Faxa: 848 42 46 11
    • Posta
    • Posta elektronikoaren bidez, “Tramitatu” botoian klik eginda

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Maiatzaren biaren kalea z.g.
31001 Iruña
Telefonoa: 848 42 46 67
Faxa: 848 42 46 11
Helbide elektronikoa: archivogeneral@navarra.es
Harrera-ordutegia: astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 15:00etara / astearte, asteazken eta ostegunetan, 9:00etatik 17:00etara.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time