(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Nafarroako Gobernuak 2004ko Aurrekontuen Foru Lege proiektua onetsi du gaur goizean

jueves, 30 de octubre de 2003

Heldu den urterako aurreikusten dituen gastu eta diru-sarrerak 2.789,23 milioi eurokoak dira



Nafarroako Gobernuak 2004ko Aurrekontuen Foru Legea onetsi du gaur goizean egindako bilkura monografikoan. Gaur bertan, 10.45 aldera, Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria den Francisco Iribarren Fentanesek aipatu proiektua Nafarroako Parlamentuari eman dio, foru araudiak ezarritako epea (azaroaren 1ean) baino bi egun lehenago.



Nafarroako Gobernuak gaur goizean onetsi proiektuak aurreikusten dituen gastu eta diru-sarrerak 2.789,23 milioi eurokoak dira eta biztanleko gastua 4.526,61 eurokoa. Azken hauetatik %55 gizarte gastuan inbertituko da (hezkuntza, osasuna, ongizate…).



Nafarroako Parlamentuak onetsiz gero, Foru Erkidegoarentzat izanen litzateke azken bi urteetan luzatzen ez den lehen aurrekontua.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web