(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

"Nafarroako euskara eta bere euskalkiak" izeneko lana argitaratu du Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak

viernes, 21 de noviembre de 2003

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak "Nafarroako euskara eta bere euskalkiak" lana argitaratu du euskaraz eta gazteleraz, bertan, esate baterako, XIX. mendean Luis Luziano Bonaparte printzeak osatu zuen mapa aurki daitekeelarik.


Luis Luziano Bonaparteren maparen irudia.


Izaera zientifikoa eta deskribatzailea duen argitalpen honetan euskalkien ezaugarriak zehazten dira, kapitulo bat eskaintzen zaio Nafarroako Euskararen Fonotekaren proiektuari, eta gai honetan sakondu nahi dutenentzat bibliografia zabal bat ematen da. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ateratako ohar baten arabera, ekimen honen ondoren "erabaki garrantzitsuagoak hartu beharko lirateke Nafarroako euskalkien inguruan, diseinu kurrikularretan sartzeko eskari ugari baitaude". Honi dagokionez, euskalkiak berreskuratzea garrantzi handiko lana dela dio.


Ekimenak


Argitalpen honez gain, beste zenbait ekimen gauzatu dira azken aldi honetan, esate baterako Unibertsitaeetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak Euskaltzaindiarekin batera urriaren 22 eta 23an Uharteko Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan antolaturiko jardunaldiak.



Ekimen hauen guztien helburua euskararen erabilera gehitzea eta hobetzea dela dio Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak.



Lan honen 1.200 ale argiataratu dira gazteleraz eta 800 euskaraz. Honez gain, 600 mapa atera dira gazteleraz eta 400 euskaraz.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web